Aurrerapena osatzeko, The Temperance Movement, Hällas, Vandoliers, DeWolff eta Lepora izango dira
Horiek batu zaizkio 2026rako baieztatuta dauden berrogei artista baino gehiagoko zerrendari. Horien artean, nabarmentzekoak dira Alice Cooper, Social Distortion, Imelda May eta Jason Isbell and the 400 Unit
Sustapen-prezioko bonuak datorren otsailaren 3ko asteartera arte mantenduko dira, 10:00etan
Azkena Rock Festival beti dago gori, kaleko tenperatua baxua gorabehera, eta ezin zuen urtea amaitu bere kartelari azken gasolina-bidoi bat gehitu gabe. Jaialdia 2026ko ekainaren 18, 19 eta 20an izango da, Mendizabalan (Gasteiz), eta, gaur, beste baieztapen-txanda bat batu dio rockaren hamaika aldaerak maite dituztenek galdu ezingo duten 24. edizioari.
The Hives jaialdira itzuliko da 2010ean eginiko bisitaren ostean, hasieratik amaierara adrenalinaz eta energiaz gainezka egingo duela bermatzen duen show batekin. Maisuak dira kaos zaratatsu eta kontrolatua sortzeko orduan, haien lider Howlin’ Pelle Almqvist-i esker. Haien zuzenekoak beti dira jario eszeniko gainezkatuaren sinonimo, eta Mendizabalan berriz ere erakutsiko dute publikoarekin konektatzeko duten gaitasun paregabea, punk jarreraren, melodia erakargarrien eta estetika milimetratu bezain basati baten bitartez.
Jaialdiaren estiloa benetan moldakorra dela argi geratuko den edizio berri honetan, AEBko 90eko hamarkadako eta 2000ko lehen hamarkadako rock alternatiboaren ordezkaritza paregabea izango dugu Counting Crows taldearen eskutik eta Adam Duritzen ahots nahastezinari eta Mr. Jones edo Accidentally in Love klasiko atenporalei esker. Bestalde, Alcalá Nortek taulen gainean erakutsiko digu zergatik izan den azken aldian gehien hazi den Estatuko taldea, eta hasieratik amaierara koruak egiteko paregabea den setlist bat eskainiko dute. Ez dira faltako La Vida Cañón edo Calle Elfo bezalako hitak, eta kultu-banda bihurtu den Superchunk album berri batekin iritsiko da Gasteizera, inoiz baino hobeto koipeztatuta bateria berriari esker, eta beti bezala DIY espirituaren eta indie rock benetakoenaren estandarte direla erakustera.
Jatorri britainiarreko blues rock zintzoa Mendizabalan izango da The Temperance Movement taldearen eskutik; Hällas suediarrek nota progresiboa, 70eko psikodelia eta heavy klasikoa ekarriko dituzte, kondairaz eta fantasiaz betetako “adventure rock”rekin; eta, zuzenean Texasetik, Vandoliersek bere “cow rock”a hedatuko du, punk urgentziaren eta country bihotzaren benetako nahasketa batekin. Holandatik, DeWolffek gaztetasuna eta birtuosismoa barra-barra erakutsiko dute soularen eta psikodeliaren ukituak dituen hegoaldeko blues-rock eletrifikatuaren nahasketa eztandagarri batekin, eta izenen txanda berri hau ixteko, Lepora etxean arituko da, azken urteotako euskal rockaren apustu pertsonal eta sendoenetako bat dela aldarrikatzeko.
Izen horiek guztiak aurretik jakinarazitako hogeita hamarretik gora izenei batzen zaizkie, eta Alice Cooper eta Social Distortion zerrendaburu dituztela, Gasteiz rockaren hiriburu bihurtuko dute ekainean. Kartelak honako hauekin jarraitzen du: Imelda May eta Darrel Highman % 100 RnR show batekin, Jason Isbell & the 400 Unit, Old Crow Medicine Show, Sleaford Mods, SUGAR, The Adicts, Evaristo, Circle Jerks, Corrosion of Conformity, Therapy?, The Damn Truth, The Del Fuegos, Discharge, Split Dogs, Starbenders, Tropical Fuck Storm, Voivod, Rodeo eta Nhil, eta oraindik artistak geratzen dira baieztatzeko. Gainera, Trashville karparen programazio osoa ere argitaratu da, eta tartean dira The Dwarves, Bridge City Sinners, Cuir eta Henge, jaialdiko alderdi erraietakoenaren ordezkari gisa.
Bonu orokorrak salgai daude https://azkenarockfestival.com/eu/ webgunean, eta sustapeneko prezioa izango dute otsailaren 3ko astearteko 10:00ak arte. Gaztea Bonua (24 urtetik beherakoentzat) eta Kuadrila Bonua (bost abonuko sorta lagun taldeentzat, seigarrena doan) eskuragarri daude oraindik ere. Aurreko edizioetan bezala, sarrera doakoa izango da 14 urtetik beherakoentzat.
Azkena Rock Festival jaialdiaren antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie bereziki Gasteizko Udalari, Arabako Foru Aldundiari, La Salve-ri, Kutxabanki eta Petronorri, ekitaldi hau posible egiten dutelako.
Aurten indartu egingo dituzte jaialdira iristeko eta handik irteteko autobusen maiztasuna eta kopurua. Antolatutako bidaiek inguruko udalerriak bilduko dituzte: Altsasu, Arrasate, Barakaldo, Bilbo, Burgos, Donostia, Errenteria, Getxo, Irún, Iruña, Miranda de Ebro, Portugalete eta Zarautz.
Azkena Rock Festival
2026ko ekainaren 18a, 19a eta 20a
Mendizabala, Gasteiz
ALCALÁ NORTE
ALICE COOPER
CIRCLE JERKS
CORROSION OF CONFORMITY
COUNTING CROWS
DEWOLFF
DISCHARGE
EVARISTO
HÄLLAS
IMELDA MAY exclusive rock & roll show feat. Darrel Higham JASON ISBELL & THE 400 UNIT
LEPORA
NHIL
OLD CROW MEDICINE SHOW
RODEO
SLEAFORD MODS
SOCIAL DISTORTION
SPLIT DOGS
STARBENDERS
SUGAR lehenengo emanaldia Espainian 1993tik
SUPERCHUNK
THE ADICTS ‘Adios Amigos’
THE DAMN TRUTH
THE DEL FUEGOS
THE HIVES
THE TEMPERANCE MOVEMENT
THERAPY? plays ‘Troublegum’
TROPICAL FUCK STORM
VANDOLIERS
VOIVOD
…
TRASHVILLE
ÁNGEL Y CRISTO
BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE
BRIDGE CITY SINNERS
CAPITÁN ENTRESIJOS feat. Garganta Profunda
CAPTAIN TRASHO
CAVE GIRLS + THE NEANDERGALS
THE CONCRETE BOYS
CUIR
THE DWARVES
HENGE
LES ROBOTS
RADIOACTIVAS
RESTLESS RAMONE
STOMPIN’ RIFFRAFFS
TWIN GHOSTS
Salmenta orokorreko bonua: 160 € + gastuak otsailaren 3ko astearteko 10:00ak arte.
Kuadrilla bonua: 117 €+ gastuak (5 bonu erosita 6 jasoko dira), kopuru mugatua.
Gaztea bonua: 100 €+ gastuak (24 urtetik beherakoentzat, ezinbestekoa da NANa aurkeztea jaialdiaren sarreran).
14 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik)



