The Dwarves, Bridge City Sinners, Cuir, Henge eta Les Robots dira jaialdiko agertoki elektrizatzaileenaren programazioaren parte
Hamabost artista berri batu zaizkio ARFren 24. ediziorako baieztatuta dauden taldeen lehen txanda eklektikoari. Jaialdia 2026ko ekainaren 18, 19 eta 20an izango da, Mendizabalan (Gasteiz)
Azkena Rock Festival rock&rollaren tenplua bada, Trashville eztanda egitear dagoen bere makina-gela da. Etengabe kaos izugarri batean murgilduta dagoen karpa bat, non distortsioak agintzen duen, logikak porrot egiten duen eta kaosaren hegodun izakiek kontrola hartzen duten. Hemen, beleek ez dute karrankarik egiten; garrasi egiten dute overdrivea topera jarrita. Zuzenean anplirantz hegan egiten dute, lumak elektrizitateagatik tente eta mokoa riff bat bezain zorrotz. Trashville ez da eszenatoki bat. Mutazio bat da. Habitat basati bat, zeinetan akorde bakoitzak berunak harrotu eta Gasteiz osoan burrunba egingo duen zirkuitu labur bat sor baitezake.
Trashvillen ez dago atsedenik. Gauero karpa sutan jartzen da riff ezinezkoekin, kontrabaxu espidikoekin eta bizi zein teatralak diren zuzenekoekin. Hemen gitarrak astintzen dira, baina baita soinua egiteko gai den edozein tramankulu ere, eta garrantzitsuena ez da birtuosismoa, entrega baizik. Helburua: pultsuak bizkortzea eta gorputzak rock&rollaren espasmo elektrikoaz kutsatzea. Hona ez da ikustera etortzen, geure burua erabat entregatzera baizik. Trashvillen gertatzen dena, Trashvillen geratzen da. Edo ez.
2026 honetan, jaialdiak azpimundura zuzenean daraman bere atea irekiko du berriz ere: legez kanpoko klub bat, garage zikinena, surf frenetikoena, psychobilly koipetsuena eta punk lotsagabeena destilatzen duten paretekin, izaki guztiak lurrak beren oinen azpian dar-dar egingo balu bezala dantzan jartzeko programazio bat osatzeko.
Zitalak berez, The Dwarves probokazioaren eta ustelkeriaren sinonimo dira, haragi egindako trasha. 1983tik Blag Dahliaren gidaritzapean, Mendizabalara atsedenik gabeko punk pildoren metraileta ekarriko dute haur guztiei erakusteko nola gurtu Satan, eta bertaratuei kontzertutik onik aterako diren inolako bermerik eman gabe. The Bridge City Sinners taldeak blue glass eta folk gotikoa barreiatuko ditu Libby Lux frontwomanaren asmo txarrarekin primeran uztartzen den soinu mix batean, eta kaputxadunek ere beren habitat naturala aurkituko dute Trashvillen. Hala erakutsiko dute Cuir neoi arrosazko synthpunk zurrunbiloak, zeina zuzenean iritsiko baita Lyonetik sintetizadore ilunen, sadomasoaren eta Oi! futuristaren arteko mugak aztertzeko. Hengek rave-espirituaz eta psikodeliaz kutsatuko gaitu bere kideen bidez: kraut eta rock progresiboa maite duten estralurtarrak. Galiziako sakonetik, Captain Trasho enigmatikoak orkestra-gizonaren rola hartuko du eta benetakotasuna izerdituko du bere garage-punk neurrigabearen eta bat guztien kontra jarreraren bitartez. Misteriotsua izango da, halaber, Twin Ghostsen agerpena, bi mamuren eta medium baten baterako proiektua, zeinak haien show erritualarekin bat egiten utziko baitigu bere punk instrumental ilunaren bidez ikusezinarekin konektatzeko.
Karparen barrualdeak beste garai batzuetara bidaiatzeko aukera emango digu: Cavegirl + The Neandergals ingelesek historiaurreko garaiak ekarriko dizkigute gogora beren garage-punkarekin, bezatu ezinezko energiarekin eta benetako trogloditei dagokien riot jarrerarekin, eta etorkizuna ere presente egongo da Les Robots hirukotearen eskutik. Benetako automata gisa jantzita, taldeak bere unibertso mekaniko eta espaziala zabalduko du taula gainean, vintage surf instrumentalari keinuak eginda.
Azkena Rock Festivalek ez du zerikusirik etiketekin, ez mugekin, eta, horregatik, Tokioko eszenarik undergroundenetan murgildu ondoren, 50eko hamarkadako urrezko rockaren eta 70eko garage punckaren gordintasunaren ordezkaritza bat izango du Stompin’ Riffraffs taldearen eskuktik, zeinek energia-eztanda kontrolgabe bat utziko baitute Mendizabalan, apaingarririk gabeko show izerditsu bati esker. Danimarkatik, The Concrete Boysek rock mutantearen dosi on bat agintzen du, Powersolo-ko kideekin eta doinu itsaskorren funka eta punka batzen dituen proposamen berezi batekin. Restless Ramones alemaniarren seta bizia izango da, eta norbaitek B serieko film baten eszenatokira eraman izan bagintu bezalakoa. Nortasuna gainezka duten lau pertsonaia hauek (garagardoa darion) larrua utziko dute taula gainean beren maskarak, animal printa eta asmo zalantzagarriak lagun. Beste film batetik zuzenean etorriko dira ( nahiz eta oraingoan beldurrezko film bat izan) Bloodsucking zombies from outer space austriarrak, bibrazio ikaragarrienak ereiteko prest, Misfits estilorik garbienean antzeztutako horrorbilly eta psychobilly nahasketarekin. Eta, lotsagabekeriaz ari garela, Angel y Cristok erakutsiko digute azal lodi askoa dutela Parchis-en eta Sonic Youth-en arteko ezinezko bidegurutze izugarri horrekin. Radioactivasek azala utziko dute Terrassan eginiko beren punk kontestatario eta festazalearekin, eta Capitán Entresijos feat. Garganta Profundak osaturiko bikoteak performance hipnotiko bezain lotsagabe eta trasha ziurtatuko digu.
Trashvillekin batera, Azkena Rock Festivalek lehen mailako baieztapenez betetako kartel bat du dagoeneko bere 24. ediziorako; haren buruan dira Alice Cooper eta Social Distortion, zenekin Gasteiz rockaren hiriburu bihurtuko baita datorren ekainean. Hogei bat artista inguruk osatzen dute bere proposamen heterogeneoaren lehen aurrerapena, soinu distortsionatuenen ordezkaritza oso anitz batekin, eta hura osatzeko: Imelda May eta Darrel Highman, % 100 RnR izango den show batekin, Jason Isbell & the 400 Unit, Old Crow Medicine Show, Sleaford Mods, SUGAR, The Adicts, Evaristo, Circle Jerks, Corrosion of Conformity, Therapy?, The Damn Truth, The Del Fuegos, Discharge, Split Dogs, Starbenders, Tropical Fuck Storm, Voivod, Rodeo y Nhil… eta oraindik artistak geratzen dira baieztatzeko.
Jaialdiaren kartel orokorraren diseinuaz The Zuzenders gasteiztarrak arduratu dira, eta beraiek daude, halaber, Trashvilleren proposamen artistikoaren atzean, eta haien egitekoa, hain zuzen, bertako hormek bele zuhurrenak ere harrapatzeko gai diren deskarga elektriko sutsuak askatzeko gai direla islatzea izan da.
Abonu orokorrak salgai daude azkenarockfestival.com/eu/ webgunean, eta hasierako prezioari eutsiko diote datorren abenduaren 11ra arte, 10:00ak bitartean. Era berean, eskuragarri jarraitzen duten Gaztea Bonuak (24 urtetik beherakoentzat) eta Kuadrilla Bonuak (ekitaldiari leial zaizkion lagun taldeentzat – bost bonu erostean seigarrena doan). Aurreko edizioetan bezala, sarrera doakoa izango da 14 urtetik beherakoentzat.
Jaialdiak indartu egingo du aurten bertara iristeko eta handik irteteko autobusen maiztasuna eta kopurua. Hala, bidaia antolatuak eskainiko ditu inguruko hirietatik: Altsasu, Arrasate, Bilbo, Donostia, Iruña eta Zarautz.
Azkena Rock Festival
2026ko ekainaren 18a, 19a eta 20a
Mendizabala, Gasteiz
ALICE COOPER
CIRCLE JERKS
CORROSION OF CONFORMITY
DISCHARGE
EVARISTO
IMELDA MAY exclusive rock & roll show feat. Darrel Higham JASON ISBELL & THE 400 UNIT
NHIL
OLD CROW MEDICINE SHOW
RODEO
SLEAFORD MODS
SOCIAL DISTORTION
SPLIT DOGS
STARBENDERS
SUGAR
THE ADICTS
THE DAMN TRUTH
THE DEL FUEGOS
THERAPY? plays ‘Troublegum’
TROPICAL FUCK STORM
VOIVOD
…
TRASHVILLE
ÁNGEL Y CRISTO
BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE
BRIDGE CITY SINNERS
CAPITÁN ENTRESIJOS feat. Garganta Profunda
CAPTAIN TRASHO
CAVE GIRLS + THE NEANDERGALS
THE CONCRETE BOYS
CUIR
THE DWARVES
HENGE
LES ROBOTS
RADIOACTIVAS
RESTLESS RAMONE
STOMPIN’ RIFFRAFFS
TWIN GHOSTS
Salmenta orokorreko bonua: 140 €+ gastuak abenduaren 11ra, 10:00etan
Kuadrilla bonua: 117 €+ gastuak (5 bonu erosteagatik 6 jasoko dira). Kupo mugatua.
Gaztea bonua: 100 €+ gastuak (24 urtetik beherakoentzat, jaialdira sartzeko ezinbestekoa da NANa aurkeztea)
14 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik)



