JAIALDIAREN ZURE GIDA PRAKTIKOA

Público levantando vasos en un concierto de ARF.

Hona hemen zure Azkena Rock Festival 2026ko gida praktikoa, rockaz kezkarik gabeko gozatzeko behar duzun informazio guztiarekin: cashless sistema, eskumuturrekoak, ordutegiak, esparruaren mapa, bidaia antolatuak, leihatilak, eta abar.

Prestatu zaitez jaialdi ahaztezin baterako!

ZURE GIDAREN LABURPENA

01_

KARGATU ONLINE ZURE CASHLESS ESKUMUTURREKOA

Jaialdia ordaintzeko modu bakarra izango da

Zure eskumuturrekoa txanpon-zorro elektroniko bat da, zure dirua gordetzeko txip bat duena. Dena ordaindu ahal izango duzu, janari eta edarietatik hasi eta merchandising-eraino.

Online kargatzen baduzu, ez duzu soberako zenbatekoa itzultzea eskatu beharko, automatikoa eta kosturik gabea izango baita.

Kargatu zure eskumuturrekoa ONLINE eroso eta saihestu ilarak!

Edozein zalantza edo gorabehera izanez gero, idatzi helbide honetara: cashless@azkenarockfestival.com

02_

ALDATU ZURE SARRERA ESKUMUTURREKOARENGATIK

Barrutira sartu aurretik, zure bonua edo eguneko sarrera eskumuturreko ofizialarengatik trukatu beharko duzu Mendizorrotzako Kiroldegiaren aurrean horretarako prestatutako puntuetan.

Eskumuturrekoa jasotzeko ordutegiak:

Asteazkena: 17:00 – 22:00
Osteguna: 13:00 – 00:00
Ostiral eta larunbata: 15:00 – 01:00

Eskumuturrekorik gabe ezingo zara jaialdira sartu. Eskumuturrekoak banaka jarriko dira sarrera ematean. Ezin dira beste norbaiten eskumuturrekoak jaso. Uneoro jarrita eraman behar dira.

03_

ORDUTEGIAK: ESPARRUA ETA KONTZERTUAK

Ateak irekitzea eta ixtea

Osteguna: 18:00 – 04:00
Ostirala eta larunbata: 17:00 – 05:00

Kontzertuak eta agertokiak

04_

ESPARRUAREN MAPA

Maparekin eskuartean ez duzu arazorik izango jaialdian zehar mugitzeko eta barrak, komunak edo agertokiak aurkitzeko.

05_

AUTOBUSAK EGUNERO ZUZENEAN JAIALDIRA

Guk eramango zaitugu, zuk bakarrik gozatu rockaz

Irteerak: Bilbo, Donostia, Iruña… eta gehiago.

06_

ARMAIRUAK

Aurten gorde zure gauzak lasaitasun osoz!

Gorde zure gauzak eta kargatu zure mugikorra modu seguruan zuk jaialdian dena ematen duzun bitartean.

07_

GASTRONOMIA

Aurten eskaintza gastronomiko anitza dugu gustu guztietarako: hanburgesak, hot dog-ak, foccaciak, ogitartekoak, enpanadak eta gehiago.

Gainera, aukera begetarianoak, beganoak eta glutenik gabeak aurkituko dituzu, inor gosez gera ez dadin.

08_

VIRGEN BLANCA

ARFk hiria hartzen du!

Ostiralean eta larunbatean, festa Andre Maria Zurian plazan hasiko da 13:30etatik aurrera. Bywater Call eta The Backyard Casanovasen emanaldiek rock n’ rollez beteko dute hiria.

09_

ADINGABEAK

Gogoratu, webgunean inprimakia betetzeaz gain, adingabe batekin bazatoz, beharrezkoa dela adingabeen baimena betetzea eta inprimatuta ekartzea eskumuturrekoa jasotzean aurkezteko.

Txiki ARF: GOZATU ROCK ONENAZ FAMILIAN

Eskola amaitu arren, txikiek oporren aurretik gainditu gabeko azken ikasgai bat dute: rock n’ rolla!! Txiki ARFn ez dago ez azterketarik, ez notarik, dibertsioa bakarrik. Ez ahaztu familiarekin etortzeaz eta Trashvilleko Rathole karpan primeran pasatzeaz!

Ostiral eta larunbatean 17:30etik 20:30era, kontzertuak, puak egiteko tailerrak, txapak egiteko tailerrak, air guitar lehiaketa eta bingo rockero batean parte hartzeko aukera izango dute.

10_

MUGIKORTASUN URRIA

Zerbitzu bereziak ditugu mugikortasun urriko pertsonentzat. Zerbitzu hau erabiltzeko, formulario hau bete behar duzu.

11_

BALORE, zure jasangarritasun espazioa jaialdian

BALORE jaialdiko egunetan dugun topagunea da, ARFren ingurumen eta gizarte kausei buruzko informazioa jasotzeko eta ekarpenak egiteko. Bertan, gure ekintzen berri jaso dezakezu:

🟣PUNTU MOREA: indarkeria sexistaren aurkako sentsibilizazioa, prebentzioa eta arreta.

🌈ARCOIRIS puntua: LGTBIQ+ komunitateari babesa.

🟢Puntu BERDEA: jaialdiaren ingurumen neurriak.

🧑🏽‍🦽 IRISGARRITASUNA eta ONGIZATEA: irisgarritasun unibertsala.

🧑🏻‍🤝‍🧑🏿 INKLUSIO puntua: Hirugarren Sektorearekin lankidetzan aritzea inklusio soziolaboralerako eta Arabako Elikagaien Bankuari dohaintzak ematea bazterketan dauden pertsonei laguntzeko.

📣 ALIANTZAK eta LANKIDETZAK puntua: eragile anitzeko proiektuak garatzea, LAST TOURen helburuan aurrera egiteko, kulturaren bidezko gizarte-eraldaketa bultzatuz, BCorp ziurtagiriaren babesarekin.