Azkena Rock Festival jaialdiak gogotsu ekin dio lehen egunari

FECHA

ARF jaialdiaren hurrengo urteko edizioaren egunak finkatuta daude: 2025eko ekainak 19, 20 eta 21

Azkena Rock Festival jaialdiko ateak gaur zabaldu dira, hogeita bigarren edizioaren lehenari hasiera emateko. Musikazaletasunak bultzatuta, urtez urte Mendizabalara etorri den publiko leialenarekin berriro elkartzeko eguna, une honetan dagoen rock & roll jaialdi esanguratsueneko agertokietan musika onenaz gozatzeko asmoz.

GAURKO EKITALDIETAKO 10 UNE GOGOANGARRI

Txopet (Irudia: Jordi Vidal)

Txopet (Irudia: Jordi Vidal)

1. Ateak irekitzea

Azkena Rock Festival jaialdiaren ateak zabaltzen diren unea zirraragarri eta hunkigarrienetako bat izaten da urtero, bai publikoarentzat, bai antolatzaileentzat. Txopet bilbotarrek eman diote hasiera musika-jardunari.

Irudia: Paco Poyato

2. Ezkontzak

Azkenak batzen duena, ez dezala inork banandu. Berriro ere, jendea ezkondu egin da Mendizabalan rockaren errituari jarraikiz, Iñigo Salinero komikoak Las Vegas estilo peto-petoan egindako zeremonian.

Jane’s Addiction (Irudia: Óscar L. Tejeda)

3. Jane’s Addiction

Perry Farrell, Dave Navarro, Eric Avery eta Stephen Perkins berriz elkartu dira, azkenean, kultuzko banda honek merezi duen moduko emanaldia eskaintzeko.

Ty Segall (Irudia: Óscar L. Tejeda)

4. Ty Segall

Bere espeziean parerik ez duen alea izaki, Ty Segallen talentu sinesgaitzak hipnotizatuta izan ditu ikus-entzuleak.

Los Sírex (Irudia: Paco Poyato)

5. Los Sírex

Trashville gunean, Estatuko rock panoramako banda beteranoenetako batek eskaini du zuzeneko kontzertua, Los Sírex taldeak, hain zuzen, eta ikus-entzuleek dena eman dute, batik bat, “Si yo tuviera una escoba” ereserkia jo dutenean.

Carlos Tarque (Irudia: Jordi Vidal)

6. Tarque & La Asociación del Riff

Carlos Tarqueren ahots paregabea eta karisma, Carlos Rayak gitarrarekin duen abilezia eta Tarque & La Asociación del Riff taldeko gainerako kideak izan dira zuzenko bikainaren osagai Mendizabalan.

Irudia: Paco Poyato

7. Autotxokeak

Kontzertu eta kontzertu artean, jaialdian jada tradizio bilakatu diren autotxokeetara joateko tartetxo bat ere izaten da.

Irudia: Paco Poyato

8. Greetings from Azkena

Arabako Diseinatzaileen Elkarteak 10 postal sortu ditu, eta Mendizabalan eta Andre Maria Zuriaren plazan jarriko dituzten postontzietatik bidali ahal izango dira kontzertuek dirauten bitartean.

Irudia: Paco Poyato

9. Agertokiak

Aurkitu foroan idatzi zenuen esaldi hura, identifikatu zure talde gogokoenen logoak.

Irudia: Paco Poyato

10. Mendizabalan izango da ARFren 2025eko edizioa ekainaren 19an, 20an eta 21ean

Gaur, ARF jaialdia hurrengo urtean noiz izango den esateko moduan gaude; izan ere, ekaineko hirugarren asteburuan izango da, betiko lez: 2025eko ekainak 19, 20 eta 21, Gasteizko Mendizabalan. Lehenengo bonuak salgai daude, eta jaialdiaren esparruan dagoen info pointean soilik eros daitezke, prezio berezian.

Bihar jarraituko du jaialdiak eta, hasteko, The Bellrays taldeko abeslari potentea buru duen Lisa & The Lips taldeak 13:30ean eskainiko du kontzertua, Andre Maria Zuriaren plazan, doan. Mendizabalara itzulita, 17:30ean, Bala galiziarren grunge eta stoner doinu zorrotzek abiaraziko dute bigarren eguna; haien atzetik, L7 basatien soinu gordinaren txanda izango da, Bricks Are Heavy diskorik arrakastatsuena interpretatzen; era berean, Arde Bogotá fenomeno murtziarra, Barry Adamson baxu-jotzaile trebea, Demolition 23. punk perla edo Queens of The Stone Age handiak ere izango ditugu ikusgai bihar.

MÁS NOTICIAS

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.