50.000 lagun baino gehiago hurbildu dira musikaz gozatzera ostegunetik larunbatera bitarte
.
2025ean itzuliko da berriro jaialdia, ekainaren 19an, 20an eta 21ean, Mendizabalara
Azkena Rock Festival rock & roll jaialdi nagusiak agur esan dio gaur 22. edizio gogoangarriari, 50.000 lagun baino gehiago bildu ostean. Agertoki gainean, artista hauek aritu dira hiru egunez: Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies eta Lendakaris Muertos; aurten ere, rockaren tenplu bihurtu da Mendizabala.
GAURKO EGUNA 10 UNE GOGOANGARRITAN
Sheryl Crow (Irudia: Óscar L. Tejeda)
1. Sheryl Crow
Jendea irrikaz zegoen Sheryl Crow, musika iparramerikarraren ikonoa, ikusteko; besteak beste, Jason Isbell, Loretta Lynn, Johnny Cash, Stevie Nicks edo Willie Nelson handiekin egin ditu kolaborazioak, eta bi hamarkada baino gehiago igaro dira Estatura azkenekoz etorri zenetik. Gurean izan dugu gaur, eta ez digu huts egin.
Band of Horses (Óscar L.Tejeda)
2. Band of Horses
Europan aurten egingo zuten kontzertu bakarra izanik, ezinbestekoa zen Band of Horses ikustea. Ben Bridwell-ek ametsetako mundu batean murgildu ditu ikus-entzuleak, nostalgia eta itxaropena kateatuta nota bakoitzean.
Mavis Staples (Irudia: Jordi Vidal)
3. Mavis Staples
Mavis Staples soul legendak erraz ahaztuko ez dugun kontzertua eskaini du, jaialdiaren historian gogoratzeko modukoa, interprete bikain honek transmititzen duen emozioagatik eta bere maisutasunagatik.
Trashville (Irudia: Paco Poyato)
4. Trashville
Nortasun propioa hartuta, Trashville ezinbesteko gune bihurtu da, Azkena esperientziaren osagarri. Jaialdiaren barruko kontzertu-areto honetan aritu dira gaur The Mummies bikainak.
Irudia: Paco Poyato
5. Adin guztietako publikoa
Azkena handi egiten duena publikoa da, ikus-entzuleak, eta mila aldiz eskerrak emanda ere, ez litzateke nahikoa izango. Aurten ere, jendearen arteko topaketak izan dira protagonista, bizitako emozioak, musikaz komunitatean gozatzea, gorabeherarik gabe eta giro onean beti. Gainera, aurten lehenengo aldiz, familiei zuzendutako programazio berezia izan dugu Txiki ARFn.
Ben Bridwell (Band of Horses) y Clara Lobo en el Podcast del Azkena.
6. Azkenako Podcasta
Jaialdiko hiru egunetan, Azkenako Podcastak lanean jarraitu du, eta elkarrizketa mordoa grabatu ditugu artistekin, ikusleekin eta edizio honetan Mendizabalara hurbildu diren hainbat figurarekin; laster izango duzue lan horren guztiaren berri.
Irudia: Paco Poyato
7. Balore
Azkena Rock Festival jaialdian gune berezi bat izan dugu aurten, eta ekitaldiak zeuden bitartean martxan egongo da, jaialdiak ingurumenaren eta gizartearen arloetako kausekin duen konpromiso irmoari balioa emateko eta horri buruzko informazioa emateko. BALORE espazioan hainbat informazio-puntu bilduko dira: Puntu MOREA, jazarpen-egoerak eta indarkeria sexista salatzeko eta prebenitzeko; ORTZADAR puntua, Azkena Rock Festival jaialdiak LGTBIQ+ mugimenduarekin duen konpromisoari buruz; Puntu BERDEA, jaialdiak hartzen dituen ingurumen-neurriei buruz; eta Puntu SOZIALA, Last Tour enpresaren BCorp ziurtapenari buruz, eta jaialdiak Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Erronka ziurtapena lortzeko egiten duen lanari buruz. Aurten ere, ez dugu gorabeherarik izan jaialdian.
The Pickin’ Boppers (Irudia: Paco Poyato)
8. Andre Maria Zuria
Eguna Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuekin hastea Azkenako liturgia bat da, eta gaurkoan The Pickin`Boppers taldearen txanda izan da. 40ko eta 50eko hamarkadetako bandak izanik inspirazio-iturri, taldearen estiloa hain da jator eta kementsu, ezen gaur egungo musika-eszenan nabarmentzea lortu baitu.
Irudia: Paco Poyato
9. ARF 2025
Azkena Rock Festival jaialdiak agur esan digu aurten, baina 2025ean itzuliko da, ekainaren 19an, 20an eta 21ean. Mendizabalan, Gasteizen, noski.
Irudia: Paco Poyato
10. Eskerrik asko!
Aurten ere, babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkie jaialdiak, emandako laguntzarengatik, eta bereziki, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari; baita Petronor eta La Salve etxeei ere, energia anitzeko partnera eta gargardo partnerizateagatik, hurrenez hurren. Haien parte-hartzerik gabe, Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan ezin izango genituzkeen helburuak bete, garapenari eta hazkundeari dagokienez.