AZKENA ROCK FESTIVAL JAIALDIAK KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA ONENAREN SARIA JASO DU IBERIAN AWARDS SARIETAN

Iberian Festival Awards sarien bederatzigarren edizioan, Azkena Rock Festival jaialdiak Komunikazio eta Marketin Estrategia Onenaren saria jaso du Iberian Festival Awards sarien bederatzigarren edizioa asteburu honetan ospatu zen Pavilhão Multiusosen, apirilaren 25ean, Almancilen. Ekitaldi horretan, epaimahaiak eta publikoaren botoek 2024ko urtarriletik abendura bitartean Iberiar penintsulan ospatutako jaialdien ekarpenak eta lorpenak saritu zituzten. Guztira, hiru izan ziren Last Tourrek eta bere jaialdiek jasotako sariak. Iberian Festival Awards sarietan Marketin eta Komunikazio Estrategia Onenaren saria jaso izana errekonozimendu handia da Azkena Rock Festivalentzat, urtero rockaren mekara milaka jarraitzaile erakartzeko lanean diharduen talde profesionalaren lana eta ahalegina berresten baitu. Jaialdiak 2024an […]