Non lo egin

Kanpina
Atseden hartu Ibaia kanpinean!
Jaietako esperientzia osoaz gozatu nahi baduzu, Ibaia kanpinak ostatu hartzeko aukerarik onenak eskaintzen dizkizu.
Ibaia kanpina zerbitzuak
Ibaia kanpinak xarma handiko ingurune natural batean ostatu hartzeko aukera eskaintzen dizu. Bertan atseden hartu eta pilak berritu ahal izango dituzu Azkena Rockaz gozatzeko. Gainera, Gasteizko eraztun berdetik kilometro gutxira dago, non Olarizuko zelai ospetsuak dauden. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean, Kafe-Taberna eta Jatetxea nabarmentzen dira, karta barietate zabalarekin.

Kanperra eta autokarabanak
Gaua Gasteizen igaro
Kanpinean edo autokarabanan bazatoz, Lakuako autokarabanen eremuan egin dezakezu gaua,Portal de Foronda, 48 helbidean, hiriaren erdigunearekin ondo lotutako gune lasai batean.
Lakuako autokarabanen eremua
– Gehienezko egonaldia: 72 ordu
– Edateko ura
– Ur grisak eta beltzak hustea
– Autobus eta tranbia geltokia gertu
– Bizikleta-erreia

Landetxeak
Natura eta rock ‘n’ rolla!
Azkena Rock Festival jaialdiko egonaldiaren osagarri ezin hobea aurkituko duzu landetxeetan ostatu hartuz gero, eta natura izan dadila protagonista
Azkena Rock Festival jaialdirako landetxeak
Azkena Rock Festival jaialdian Gasteizera etorriko zarenez, paisaia paregabeekin gozatzeko aukera izan dezakezu: gastronomia arabarra, Arabako Errioxa, Aitzgorri-Aratz parke naturala, Sorginaren Txabola trikuharria edo Iruña-Veleiako aztarnategia.
BBK Live jaialdia eta surfa uztartzen dituzten pack bikainak prestatu ditugu, surfaren Meka diren herrietan ostatu hartuta: Mundakan, Sopelan, Bakion edo Zarautzen. Konbinazio ezin hobea: mendiak eta hondartza batzen dituen paisaia zoragarria, janari gozagarria, olatu erraldoiak eta klima atsegina jaialdiaren ondoren gozatzeko.