John Fogerty protagonista Azkena Rock Festival jaialdiaren bigarren gauean, klasiko guztiak gogorarazita

FECHA

Azkena Rock Festival jaialdiaren bigarren eguna belaunaldiarteko ospakizuna izan da, zuzeneko emanaldien indarra, emozio partekatuak eta Gasteizen oraindik ere sendo dirauen soinu-ondarea berretsi dituen eguna. Hiriaren bihotzean eguerditik hasi eta Mendizabalako izarren azpian entzundako azken kanturaino, rockak zeremonia bizia izaten jarraitzen du.

GAURKO EGUNA 8 UNE GOGOANGARRITAN

JohnFogerty en ARF25

1. John Fogerty: aurkeztu beharrik ez duten ereserkiak.

John Fogerty amerikar harribitxi peto-petoa da, eta kitto. Kaliforniarrak memoria kolektiboan grabatuta geratzen den kontzertu horietako bat eman du, 2017an jaialdira etorri zen aurreko aldian bezalaxe. Lehenengo akordeak jotzen hastea aski izan da Mendizabala osoa abesbatza erraldoi bihurtzeko, bakarkako ibilbideko abestiak ez ezik, Creedence Clearwater Revival-erako sortu zituen betiko ereserkiak ere eskaini baititu. Rock amerikarraren eskola magistrala eta ongi ulertutako nostalgiaren ospakizun masiboa.

Laurie Wright en Virgen Blanca.

2. Laurie Wright: eguneko lehen notak Gasteizko bihotzetik

Andre Maria Zuriaren plaza aire zabaleko agertoki izan da berriro ere, eta Laurie Wrightek eman dio hasiera egunari, emanaldi zirraragarri eta zintzoa eskainita. Liam Gallagher eta Pete Doherty handien besoetako den britainiar gazteak argi utzi du agertoki gainean duen karisma bere adinari dagokiona baino askoz handiagoa dela. Energiaz beteriko hasiera, dena eman duen publikoaren aurrean.

Lucinda Williams ARF25

3. Lucinda Williams: hegoaldetar poesia ilunabarrean

Lucinda Williams Azkenara itzuli da, hitz bakoitzari merezi duen garrantzia ematen dakienaren segurtasun eta epeltasunarekin. Aparteko musikariak lagun, countrya, rocka eta malenkonia nahastutako emanaldia eskaini du, dotorezia erabatekoarekin. Abesti bakoitza istorio bat izan da, eta isiltasun bakoitza publikoarekin partekatutako hasperen bat, jaialdian hain kuttuna dugun artista hau benetan gurtzen baitute ikus-entzuleek. 

4. Robert Jon & The Wreck.

Gitarra indartsuak eta melodia liluragarriak klasikoen usainarekin, horixe izan da Robert Jon & The Wreck taldearen emanaldia: 70eko hamarkadako arimaz eta hegoaldetar rockaz kutsatutako seta. Gaur disko berria aurkeztu dute, esklusiban, baita publikoarekin konexioa lortu ere, soinu bero eta atenporalaren bitartez.

5. TXIKI ARF: rocka ere heredatzen da

Rock eskola bat, azterketarik eta notarik gabe: dibertsioa, besterik gabe. Bigarren urtez, familiek Azkenara etorri eta primeran pasatzeko aukera izan dute; izan ere, kontzertu, tailer eta jarduerak izan dituzte gaur Trashvilleko Rathole karpan, eta bihar (larunbata) ere beste horrenbeste izango da, 17:30etik 20:30era.

6. C.O.F.F.I.N.: amorrua, izerdia eta kontzientzia soziala

C.O.F.F.I.N australiarrek kaos peto-petoa sorrarazi dute Mendizabalan, zuzeneko emanaldi urrakor, premiazko eta iragazkirik gabea eskainita. Nerabe zirelarik sortu zuten taldea; orain, boskoteak riff basatiak, punk jarrera eta diskurtso probokatzaile bezain konprometitua uztartu ditu. Parranda-giroko estetika eta energia amaiezin horren atzean, taldeak argi utzi du kontzientzia sozialerako lekua ere badagoela, arrazakeriaren eta homofobiaren aurkako mezu zuzenak abesturik. Ikus-entzuleak gehiago jasotzeko gogoz utzi dituen soinu-zurrunbiloa.

7. La Estrella Azul, zinematik agertokietara

Javier Macipek, Zuzendari Berri Onenaren Goya saria irabazi zuenak, eta Pepe Lorentek, Aktore Berri Onena, biak La Estrella Azul filmarengatik, filmaren soinu-banda eraman dute Mendizabalara, desagertutako Más Birras musika-taldeari, Mauricio Aznar liderraren kantutegiari eta, oro har, ahaztutako artista eta jeinu guztiei egindako omenaldian.

8. Turbonegro Gasteizera itzultzean izandako jarrera eta klasikoak

Turbonegro suediarrek Mendizabala bisitatu dute berriro, glam, punk eta hard rock nahasketa pertsonal eta nahastezina eskainiz, “Get it on” edo “All my friends are dead” bezalako ereserkiez jositako diskografia errepasatzeko. Oslokoek, ohi bezala, jarrera galdu dute, performance kementsu eta ikusleekiko etengabeko interakzioan, beren klasiko guztiak koroatzera emana.

 

Bihar izango da jaialdiaren azken eguna, eta Kitty, Daisy & Lewis hirukoarekin hasiko da musika Andre Maria Zuriaren plazan; intentsitate biziko azken txanparen iragarpen. 17:00etatik aurrera irekiko dira ateak Mendizabalan, eta Eh, Mertxe! taldeak emango du lehen gitarra-kolpea. Gero, izen handien txanda izango da, hala nola The Flaming Lips, Manic Street Preachers, Margo Price, Dead Kennedys eta The Devils. Jaialdia soinuen eta emozioen eztanda batekin amaitzeko pentsatutako eguna.

MÁS NOTICIAS