OLD CROW MEDICINE SHOW

OLD CROW MEDICINE SHOW

Old Crow Medicine Show kalean jotzen hasi zen 1998an, eta ordutik aurrera hitoz hito ibilbide oparoa eraiki dute. Energia bizia eta espiritu askea lagun, New Yorketik Kanadara iritsi ziren, eta Ipar Carolinan Doc Watson folk ikonoak entzun zituen botika baten aurrean jotzen ari zirela. Hark MerleFest jaialdira gonbidatu zituen, eta gainerakoa historia da. Ordutik, Grand […]

THE DAMN TRUTH

THE DAMN TRUTH

Montrealetik (Kanada) sortuak, The Damn Truth-ek 2009az geroztik eraiki dute rock & rollaren makina sendo eta benetakoa, inolako konpromisorik gabea. Lee-La Baum-en ahots karismatikoaren gidaritzapean, aurten kaleratu dute beren laugarren disko homonimoa, Bob Rock ekoizle mitikoak ekoitzia, riff suntsitzaileak, melodia eta jarrera geldiezina uztartzen dituena. Klasiko handien eraginpean bada ere, freskotasuna galdu gabe, haiek Mendizabalan […]

TROPICAL FUCK STORM

TROPICAL FUCK STORM

Tropical Fuck Storm arte punk bortitza, esperimentazioa, zarata eta egungoari begirada zorrotza uztartzen dituen soinu-haizebolada da. 2017an Melbournen sortuak, A Laughing Death in Meatspace (2018) diskoarekin debutatu zuten, eta ondoren Braindrops (2019) eta Deep States (2021) kaleratu zituzten, kaos digitala, konspirazioa eta gizakiaren hauskortasuna jorratuz. 2025ean Fairyland Codex plazaratuko dute, egitura zuzenagoetara itzulita baina euren […]

CIRCLE JERKS

CIRCLE JERKS

1979an Hermosa Beachen (Kalifornia) sortu zirenetik, Circle Jerks punk-hardcore eszenan sartu ziren haize-bolada bortitz gisa: abiadura, jarrera eta letra zuzen-zuzenez beteta. Keith Morris (Black Flag taldeko lehen abeslaria) buru eta Greg Hetson gitarran, taldeak bortizkeria eta melodia kondentsatu zituen minutu gutxiko abestietan, Group Sex (1980) disko klasikoarekin hasita. Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidean, ehunka talderengan […]

EVARISTO

EVARISTO

Duela lau hamarkadatik, Evaristo Páramos ausarta, borrokalaria eta benetakoa da, eta punk arabarrean ikur nagusitzat hartu da, baita gaztelaniaz abestutako punkaren ahots esanguratsuenetako bat ere. Bere borroka musikala hainbat proiektutan hedatuz, Azkena Rock Festival‑era iritsiko da formatu berezi batean, bere ibilbide osoa berrikusteko: La Polla Records‑etik hasi eta beste taldeak barne —Gatillazo, The Kagas, The […]

THE DEL FUEGOS

The Del Fuegos

The Del Fuegos 80ko hamarkadaren hasieran agertu ziren, sustrai‑rock sendoarekin, eta arrasto ezabaezina utzi zuten gitarra gordinen, melodia itsaskorren eta taberna‑giroko espirituaren nahasketa paregabearekin. Dan eta Warren Zanes anaiak sortzaile izan zituzten: lehena oholtzan taldearen gidari, eta bigarrena —entsegugile, biografo eta unibertsitate‑irakasle gisa— rockaren inguruko pentsamendu kulturalaren figura garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Warren da Tom […]

VOIVOD

VOIVOD

Metal muturrenak ere bere lekua izango du Azkena Rock Festival honen edizioan, Voivod taldearen eskutik. Thrasharen, metal progresiboaren eta zientzia-fikzio distopikoaren arteko bidegurutzean, hasieratik unibertso propio bat eraiki dute: hondamendi nuklear osteko iruditeria bat, non mutanteak, teknologia hondatua, dekadentzia industriala eta espazio-bidaiak elkarrekin bizi diren. Killing Technology, Dimension Hatröss edo Nothingface bezalako diskoek aro oso […]

SUGAR First show in Spain since 1993

SUGAR

90eko hamarkadako musika eszenan SUGAR-en agerpena meteorito baten parekoa izan zen, eta 2025 honetan antzeko efektua sortu du jatorrizko hirukoteak, hiru hamarkadaren ondoren, itzulera iragarri duenean. House of Dead Memories da 30 urte baino gehiagotan kaleratu duten lehen abesti berria, eta beren belaunaldian utzitako aztarna ezabaezina gogorarazten digu, nahiz eta ibilbidea laburra izan. Melodia, distortsio […]