Azkena Rock Festival jaialdian dena prest 23. ediziorako, John Fogerty, Manic Street Preachers, The Flaming Lips eta beste artista handi ugarirekin

FECHA

Ekainaren 19an, 20an eta 21ean Gasteizko Mendizabalan

Azkena Rock Festival jaialdian dena prest dago 23. ediziorako, Gasteizko Mendizabalan, ekainaren 19an, 20an eta 21ean. Rock & roll musikaren tenpluan lehen mailako artistak bilduko dira: John Fogerty mitikoa, data bakarrean Estatuan eta bere errepertorioko klasiko guztiekin, baita Creedence Clearwater Revival-ekoak ere; Manic Street Preachers, hauek ere kontzertu esklusiboan; The Flaming Lips, Yoshimi Battles the Pink Robots mitikoa interpretatzen; Dinosaur Jr, Without a Sound album ezagunarekin; Lucinda Williams ikoniko eta sakona; The Hellacopters 30. urteurrena ospatzen, eta beste asko; eta ezin ahaztu Andre Maria Zuriaren plazako doako programazioa edo Txiki ARF familientzako gunea.

Andre Maria Zuria

Aurten ere, Andre Maria Zuriaren plaza ikonikoa gune nagusietako bat izango da, jaialdiak hiriarekin bat egingo baitu bertan. Eguerdian hasiko da programazioa eta, bermuta lagun, zuzeneko kontzertuak doan ikusteko aukera izateaz gain, Green Capitaleko eskaintza gastronomiko bikainaz ere gozatu ahal izango dugu. Ostiralean Londresko Laurie Wright kantautorearen txanda izango da; pubeko rockaren eta mod herentziaren promesa handienetako bat dela esan dezakegu, Liam Gallagher eta Pete Doherty handiak ere liluratzea lortu baitu. Larunbateko protagonistak Kitty, Daisy & Lewis neba-arrebak izango dira; britainiar hirukoak R&B, swing, country eta blues estiloak energia biziz uztartzen ditu, eta hiriaren erdi-erdian dagoen plaza energiaz eta ikus-entzulez lepo jartzea lortuko du.

John Fogerty
John Fogerty actuará en el Azkena Rock Festival en fecha única en el país.

Mendizabalako kontzertu garrantzitsuenak

Azkena Rock Festival indartsu hasiko da ostiralean, Dinosaur Jr. taldeak Estatuan eskainiko duen kontzertu bakarrarekin. Data esklusiboan hau ere, britainiar punkaren erreferente den The Damned taldea gure artean izango dugu berriro ere, taldekide enblematikoenekin. Aurrekoez gain, honako hauek ere arituko dira: Melissa Etheridge, 80ko hamarkadaren amaieratik AEBko rockaren ezinbesteko figuretako bat; Buzzcocks banda, lelo itsaskorrez beteriko punk melodikoarekin; Quique González eta bere rock intimo eta pertsonala; Stray Cats taldeko Lee Rocker ikonikoa eta, Trashville guneari dagokionez, Wau y los Arrrghs!!! taldearen deskarga garajeroa nabarmenduko dugu jaialdiaren barruko kontzertu-aretoan.

Ostirala rockaren historiaren eguna izango da John Fogerty izar handiarekin, Lucinda Williams mitikoarekin eta Public Image Limited taldearen intentsitate probokatzailearekin, Johnny Rotten paregabea izanik buru. Probokazioarekin jarraitzeko, Turbonegro aipatuko dugu; bestalde, Diamond Dogs eta Chris Speddingek Little Richard handiaren ondareari omenaldia egingo diote. Kaotiko taldeak euskal punk musika defendatzen 25 urteko ibilbidea ospatuko du, eta Los Straitjackets taldearen show bereziaz gozatzeko aukera izango dugu, surf rockaren erritmora.

 

Larunbatekoa oroitzeko moduko gaua izango da: Manic Street Preachers taldeak abesti arrakastatsuenak joko ditu, baita berriagoak ere; eta The Flaming Lips taldeak psikodelia barreiatuko du han eta hemen, Yoshimi Battles the Pink Robots album ezaguneko abesti guzti-guztiak jotzen. Richard Hawley britainiarrak crooner estilo sofistikatua ekarriko ditu, The Hellacopters taldeak giroa sutan jarriko du 30 urteko ibilbidearen ospakizunarekin, eta Margo Priceri esker, country musika autentikoenaren esentzia ezagutuko dugu, Estatuan egingo duen lehen eta bakarra izango den kontzertuan. Punk borrokalariak ere izango du lekua Dead Kennedys taldearekin, baita gero eta indar handiagoa hartzen ari den Ezezez euskal taldearekin ere. 60ko hamarkadako espiritu melodikoa berpizteaz The Lemon Twigs arduratuko dira, eta The Pill bikoaren emanaldia ez galtzea gomendatzen dizuegu.



Eguneko sarrerak salgai daude jada, eta bonuak ere eros daitezke hemen: azkenarockfestival.com. Aurten, Gazte Bonuaz gain (100 €+ gastuak, 23 urtetik beherakoentzat), Kuadrilla Bonua eros daiteke, jaialdira elkarrekin etortzen diren lagun talde horientzat: 5 bonu erosi, eta 6 eskuratu. Epeka erosteko aukera badago, eta 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute, aurten ere. Jaialdiak bidaia antolatuak eskaintzen ditu autobusez, inguruko hirietatik: Bilbo, Iruñea, Donostia, Zarautz, Arrasate eta Altsasu, urteko jaialdirik gustukoenetako baterako joan-etorriak askoz errazagoak izan daitezen.  


Azkena Rock Festival 2025 ahaztezina izango da, aurtengoan ere jaialdiaren nortasunari tinko eutsiko diolako: gitarra boteretsuak, izen mitikoak eta atmosfera ehuneko ehun rockeroa. Ekainaren 19tik 21era bitarte, rock & roll musikaren muina izango da, ostera ere, Mendizabala.

Txiki ARF
Txiki ARF

Txiki ARF: Azkenako haur-programazioa

Gero eta familia gehiago etortzen dira Azkenara, eta haientzat ekarriko dugu aurten ere Txiki ARF proposamena: kontzertuak, tailerrak eta haurrentzako jarduerak jaialdiaren barruko eremu batean, rock musika guztion topagune eta elkarrekin ongi pasatzeko aitzakia izan dadin. Egunean hiru kontzertu izango dira, eta ARF jaialdiaren eta rockaren historian marka utzi duten talde eta musikarien klasiko ezagunen bertsioak entzun ahal izango ditugu. Emanaldi batetik besterako tartean, air guitar lehiaketak eta bingo rockeroa antolatuko dira, eta parte-hartzaileentzat sariak ere izango dira. Tailerretan, txapa eta plektro (pua) pertsonalizatuak egiteko aukera izango dugu, eta aurpegi-margoketa oso rockeroak ere izango dira. Ostiralean eta larunbatean prest egongo da hori guztia Trashville guneko bigarren karpan, 17:30etik 20:30era bitarte. Beti bezala, 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute, eta familientzat sarbide esklusiboa antolatu dugu. 

Radio 3 eta Radio Vitoria zuzenean

Aurten, bi irrati arituko dira zuzenean Azkena Rock Festival jaialditik, eremuan bizitzen ari den energia guztia uhinen bitartez ezagutarazteko asmoz. Radio 3 irratitik, Diego RJk El Sótano irratsaio enblematikoa egingo du zuzenean, ostegunean, 20:00etatik 21:00etara, RatHole-tik, hau da, Trashville guneko bigarren karpatik; gainera, irratsaio irekia izango da, bertatik bertara ikustera eta entzutera joan nahi duen ororentzat. Bestalde, EITB taldeko Radio Vitoria irratiak jaialdiaren jarraipen berezia egingo du zuzenean, ostegunean 19:00etatik 22:00etara, eta ostiral eta larunbatean 19:00etatik 00:00etara; elkarrizketak, zuzeneko konexioak, eta kontzertuen zatitxoak eskainiko dituzte ARF jaialdiaren esentzia eremuaren barruan nahiz kanpoan daudenei sentiarazteko.

Balore

Aurtengoan ere, jasangarritasunarekin eta ingurunean inpaktu positiboa izatearekin konpromiso sendoa berretsi dugu BALORE espazioan, Last Tour osoaren jarduna bideratzen duten balioen adierazgarri: inklusioa, aniztasuna, irisgarritasuna, justizia klimatikoa eta xede oneko aliantzak. Jaialdia eraldaketaren eragile izan dadin lortu nahi dugu gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloetan eta, horretarako, hainbat erakunderekin elkarlanean aritzen gara, hala nola Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzarekin, Gasteizko Elikagaien Bankuarekin edo ADELA Araba elkartearekin, askotariko ekimenak antolatuta: Puntu Morea, Ortzadar Puntua edo Puntu Berdea. Hizkuntza unibertsala den aldetik, musikak lurralde bidezkoago, pluralago eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko boterea duela uste baitugu.


Aurten ere, babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkie jaialdiak, emandako laguntzarengatik, eta bereziki, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari; La Salve etxeari, garagardo partner izateagatik, baita Kutxabank eta Petronorri ere, partner ofizialak izateagatik. Horien guztien inplikaziorik gabe, Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan ezin izango genituzkeen helburuak bete, garapenari eta hazkundeari dagokienez.

Cartel completo del Azkena Rock Festival 2025

Azkena Rock Festival

2025eko ekainak 19, 20 eta 21

Mendizabala, Gasteiz

 

Ekainak 19, osteguna

18:00 Ateak ireki

 

GOD

19:10 BUZZCOCKS 

21:10 MELISSA ETHERIDGE

23:40 DINOSAUR JR. play ‘Without A Sound’

 

RESPECT

18:15 LIBE

20:15 QUIQUE GONZÁLEZ

22:25 THE DAMNED

01:05 LEE ROCKER of the Stray Cats

 

TRASHVILLE -Trash a go-go!

19:15 MAMBO RAMBO 

21:15 FLÉAU

22:30 GOGOPONIES

0:30 WAU Y LOS ARRRGHS!!!

2:00 EL CHICO



Ekainak 20, ostirala

 

Andre Maria Zuriaren plaza

13:30 LAURIE WRIGHT

 

MENDIZABALA

17:00 Ateak ireki

 

GOD

17:30 SARRIA

19:20 RECKLESS KELLY

21:40 LUCINDA WILLIAMS

00:25 JOHN FOGERTY

 

RESPECT

18:25 LA ESTRELLA AZUL Live

20:25 PUBLIC IMAGE LIMITED

23:05 TURBONEGRO

02:00 KAOTIKO 



LA SALVE

18:00 PSILICON FLESH

19:20 BOBBIE DAZZLE

20:50 C.O.F.F.I.N

23:20 ROBERT JON & THE WRECK

01:55 DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard

 

TRASHVILLE -Trash a go-go!

18:30 LAS JENNYS DE ARROYOCULEBRO

20:00 THEE SCARECROWS AKA

22:30 ESCAPE-ISM

01:00 LOS STRAITJACKETS

02:30 ROCK NIGHTS

04:30 MISS STRYCHNINE

 

TRASHVILLE – Rat Hole

17:30-20:30 TXIKI ARF

02:00 BORJA NIHIL

04:00 ALTA TENSIÓN DJs



Ekainak 21, larunbata

 

Andre Maria Zuriaren plaza

13:30 KITTY, DAISY & LEWIS

 

MENDIZABALA

17:00 Ateak ireki

 

GOD

17:30 EH, MERTXE!

19:05 RICHARD HAWLEY

21:30 THE FLAMING LIPS play ‘Yoshimi Battles the Pink Robots’

00:20 MANIC STREET PREACHERS

 

RESPECT

18:15 THE PILL

20:20 THE LEMON TWIGS

22:55 MARGO PRICE

01:55 THE HELLACOPTERS 30th Anniversary

 

LA SALVE

18:00 EZEZEZ

19:20 CHERIE CURRIE plays The Runaways

21:00 THE CHESTERFIELD KINGS

23:20 DERBY MOTORETA’S BURRITO CACHIMBA

01:50 DEAD KENNEDYS

 

TRASHVILLE -Trash a go-go!

18:30 WALLAROOS

20:00 THE SEX ORGANS

22:15 THE DEVILS

00:50 THE NEANDERTHALS

02:30 MALANDRA

04:30 NAT SIMONS JUKEBOX

 

TRASHVILLE – Rat Hole

17:30-20:30 TXIKI ARF

02:00 DJ BONE

04:00 BILBA GROTBILL

MÁS NOTICIAS