Azkena Rock Festival jaialdiaren behin betiko kartela iragarri eta 24. edizioko egunez eguneko banaketa aurkeztu dute

FECHA

Carpenter Brut musikariaren synthwave eta metal industrial nahasketa gehitu zaio lehendik ere izen handiak biltzen zituen kartelari, guztira berrogeita hamar bat artista izanik, hala nola Alice Cooper, Social Distortion eta The Hives.

Robert Finley bluesman beteranoa eta Black Maracas madrildar hirukotea ere sartu dira zerrendan

Eguneko sarrerak prezio berezian daude salgai, martxoaren 13ko (ostirala) 12:00ak arte, eta bonuak ere eros daitezke

Azkena Rock Festival jaialdia ekainaren 18an, 19an eta 20an izango da Mendizabalan (Gasteiz), eta aurtengo 24. edizioan parte hartuko duten azken artisten izenak iragarri dituzte gaur, baita egunez egun kartela nola banatuko den ere.

Artisten zerrenda ixteko, Carpenter Brut frantziar musikariaren synthwave eta metal industrialaren nahasketa ezagutzeko aukera izango dugu, Leather Temple bere azken disko estreinatu berriaren aurkezpenarekin. Gainera, Mendizabalara etorriko dira Robert Finley Louisianako bluesman beteranoa, Dan Auerbach-en besoetakoa, Black Keys taldearen Europako biran telonero-lanetan hasi aurretik geurean geldialdia egingo duena, eta Black Maracas taldea, Estatuko garage-rock psikodeliko elektrizatzaileenaren ordezkari. Izen horiekin, osatuta dago Azkena Rock Festival jaialdiaren 24. edizioan zuzenean arituko diren 50 bat artisten zerrenda, Alice Cooper, Social Distortion eta The Hives izanik buru, eta rock musikaren adar guztietako ordezkariak bilduko dira, izen ezagunak eta proposamen berriak uztartuta.

EKAINAK 18, OSTEGUNA

THE HIVES / IMELDA MAY exclusive rock & roll show feat. Darrel Higham / THE ADICTS Adios Amigos / CORROSION OF CONFORMITY / DEWOLFF / ROBERT FINLEY / NHIL
Trashville: LES ROBOTS / ÁNGEL Y CRISTO / CAPTAIN TRASHO / THE CONCRETE BOYS / RADIOACTIVAS

Lehenengo egunean, The Hives urakan suediarrak adrenalinaz beteriko ikuskizuna eskainiko du, besteak beste, Hate to Say I Told You So edo Main Offender hit ezagunekin. Ikuskizun esklusibo batean, Imelda May Darrel Highman-ekin batera iritsiko da Mendizabalara, bere errepertorio rock’n’rolleroena errepasatzeko, eta The Adicts taldea agur-biraren barruan etorriko da jaialdira, ia bost hamarkadako lotsagabekeriari eta punk-festari amaiera ematera baitoaz. Eguna osatzeko, Corrosion of Conformity taldearen metal-makineria geldiezina izango dugu, Dewolff gazteen birtuosismoa, Robert Finley beteranoaren blues erritmoak eta Nhil gipuzkoarren pop-soul-funk berezia. Trashville agertokian honako hauek arituko dira: Les Robots taldearen surf rock instrumentala, Angel y Cristoren parranda-giro sailkaezina, Captain Trashoren zarata primitiboa, The Concrete Boysen dibertsio garageroa eta Bartzelonako Radioactivas rrriot boskotea.

EKAINAK 19, OSTIRALA

ALICE COOPER / SUGAR First show in Spain since 1993 / CIRCLE JERKS / COUNTING CROWS / EVARISTO / OLD CROW MEDICINE SHOW / VOIVOD / BLACK MARACAS / THE DAMN TRUTH / THE DEL FUEGOS / HÄLLAS / THE TEMPERANCE MOVEMENT / TROPICAL FUCK STORM
Trashville: THE DWARVES / CAVEGIRL + THE NEANDERGALS / HENGE / RESTLESS RAMONE / STOMPIN’ RIFFRAFFS

Bigarren egunean, Alice Cooper shock rockaren maisuak beldurrezko antzerkia eta hard rocka uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko digu, ikus dezagun zergatik bihurtu den azken hamarkadetako rock figura garrantzitsuenetako bat; eta Sugar taldea berriz elkartu eta bira egiten ari denez, gure jaialdian egingo du geldialdia, 1993. urteaz geroztik Estatura etorri gabe baitzeuden. Ziur aurtengo edizioko ikuskizunik berezienetako bat ikusi ahal izango dugula. Kaliforniatik, Circle Jerks taldekoek amorruz eta mezu sozialez beteriko hardcore punka ekarriko digute, eta Counting Crows taldeak bere abesti ezagunenak errepasatuko ditu Adam Duritz-en ahots bereziarekin. Bestalde, Evaristok bere proiektu guztien errepasoa egingo du, euskal punkaren adierazgarri nagusietako bat bihurtu duen diskografia osatu baitu. Old Crow Medicine Show taldearen folk amerikarra lehen aldiz izango da Estatuan; eta Voivoden metal distopikoa, Black Maracasen fuzz psikodelikoa eta Lee-La Baum karismatikoa buru duen The Damn Truth taldearen rock&roll makina ere martxan jarriko dira. Punk esperimentalak ere izango du ordezkaritza, Tropical Fuck Storm taldeari esker; hard rock modernoa The Temperance Movement taldearen eskutik iritsiko zaigu; Hällas taldeak adventure rock fantastikoa ekarriko digu, eta Dan eta Warren Zanes anaiak The Del Fuegos proiektuarekin etorriko dira. Trashville karpara hurbiltzen direnak The Dwarves taldearen punk probokazioaren lekuko izango dira, eta Cavegirl + The Neandergalsen garage troglodita, HENGEren sci-fi ravea, Restless Ramoneren punk izerditsua eta Stompin’ Riffraffs japoniarren rocka ere izango ditugu egun berean.

EKAINAK 20, LARUNBATA

SOCIAL DISTORTION / CARPENTER BRUT / JASON ISBELL AND THE 400 UNIT / ALCALÁ NORTE / SLEAFORD MODS / SUPERCHUNK / THERAPY? Plays ‘Troublegum’ / DISCHARGE / LEPORA / RODEO / SPLIT DOGS / STARBENDERS / VANDOLIERS
Trashville: CUIR / BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE / BRIDGE CITY SINNERS / CAPITÁN ENTRESIJOS feat. Garganta Profunda / TWIN GHOSTS

Azkeneko egunean askotariko musikariak izango ditugu: Social Distorsion taldea gurera dator berriro 2022an bisitan izan ostean, eta hamabost urtean kaleratu duten lehen lana aurkeztuko digute Mike Ness eta bere taldekideek, Born To Kill diskoa, rock & roll klasikoaren, countryaren eta bluesaren ikasbide. Carpenter Brut arima rockzaleak konkistatzera etorriko da Mendizabalara, eta proposamen elektroniko bereizgarria ekarriko digu horretarako, sintetizadoreak metal industrialenarekin nahastuta; bestalde, egungo country alternatiboaren figura garrantzitsuenetako bat zergatik den frogatuko digu (Drive-by-Truckers ohia den) Jason Isbell and the 400 Unit taldeak. Alcalá Norte etorkizun handiko banda bat baino gehiago dela aldarrikatzera igoko da agertoki gainera; Sleaford Modsekoek gure gizarteko egia deserosoak errepasatuko dituzte ironiaz eta post-punk musikaren bitartez; Superchunk taldea powerpop zintzoenaren zaleen gozagarri izango da; Dischargeren txanda denean doinu suntsitzaileak izango dira nagusi taldearen hardcore d-beat nahasketa beteranoarekin; eta Therapy? bandak Troublegum disko ezagunena interpretatuko du. Street-punk soinuak ere izango du tartea Mendizabalan Split Dogs taldearen eskutik, baita cow-punkak ere, Vandoliersekin, eta new wave estiloa eta glam estetika ekarriko dizkigu Starbenders taldeak. Leporaren euskal rock indartsua eta Rodeoren stonera izango dira etxeko talentuaren ordezkari azken egun honetan. Synth-punk hipnotikoena Trashvillen aurkituko dugu Cuir taldearekin, eta bertan arituko dira, halaber, Bloodsucking Zombies from Outer Space eta haien horror punk eta psychobilly frekuentziak, Bridge City Sinnersen folk-punk subertsiboa, Capitán Entresijos feat Garganta Profundak gidatutako performance ausart bat eta Twin Ghostsen beste dimentsio bateko rocka.

 

Eguneko sarrerak eskura daitezke jada, eta prezio berezian erosi ahal izango dira 48 orduz, martxoaren 13ko (ostirala) 12:00ak arte; bestalde, bonuak ere aurkituko dituzue azkenarockfestival.com webgunean. Era berean, Gazte Bonua (100 €+ gastuak, 23 urtetik beherakoentzat) eta Kuadrilla Bonua ere salgai daude, jaialdira elkarrekin etortzen diren lagun talde horientzat (5 bonu erosi, eta 6 eskuratu). Aurtengo edizioan epeka erosteko aukera ere badago, eta 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute.

Jaialdirako joan-etorriak egiteko autobusen maiztasuna eta kopurua areagotu dituzte antolatzaileek, eta bidaia antolatuak ere eskaintzen dituzte hainbat hiritatik: Altsasu, Arrasate, Barakaldo, Bilbo, Burgos, Donostia, Errenteria, Getxo, Irun, Iruñea, Miranda de Ebro, Portugalete eta Zarautz.

Azkena Rock Festival jaialdiaren antolatzaileek esker ona helarazi nahi diete, bereziki, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari, baita La Salve, Kutxabank eta Petronor etxeei ere, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita haien guztien laguntza.

Azkena Rock Festival

2026ko ekainak 18, 19 eta 20 

Mendizabala, Gasteiz 

 

Bonu orokorra: 175 € + gastuak 

Kuadrilla Bonua: 145 € + gastuak (5 bonu erosiz gero, 6. bonua opari); ale mugatuak

Gazte Bonua: 100 € +gastuak (24 urtetik beherakoentzat; jaialdira sartzean nortasun-agiria erakutsi behar da) 

Eguneko sarrera: 50 € Og / 65 € Or / 65 € Lar + kudeaketa-gastuak, prezio berezian martxoaren 13ko (ostirala) 12:00ak arte

14 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik) 

 

Ekainak 18, osteguna

THE HIVES

IMELDA MAY exclusive rock & roll show feat. Darrel Higham

THE ADICTS Adios Amigos

CORROSION OF CONFORMITY

DEWOLFF

ROBERT FINLEY

NHIL

 

Trashville

LES ROBOTS

ÁNGEL Y CRISTO

CAPTAIN TRASHO

THE CONCRETE BOYS

RADIOACTIVAS

 

Ekainak 19, ostirala

ALICE COOPER

SUGAR First show in Spain since 1993

CIRCLE JERKS

COUNTING CROWS

EVARISTO

OLD CROW MEDICINE SHOW

VOIVOD

BLACK MARACAS

THE DAMN TRUTH

THE DEL FUEGOS

HÄLLAS

THE TEMPERANCE MOVEMENT

TROPICAL FUCK STORM

 

Trashville

THE DWARVES

CAVEGIRL + THE NEANDERGALS

HENGE

RESTLESS RAMONE

STOMPIN’ RIFFRAFFS

 

Ekainak 20, larunbata

SOCIAL DISTORTION

CARPENTER BRUT

JASON ISBELL AND THE 400 UNIT

ALCALÁ NORTE

SLEAFORD MODS 

SUPERCHUNK

THERAPY? Plays ‘Troublegum’

DISCHARGE

LEPORA

RODEO 

SPLIT DOGS

STARBENDERS

VANDOLIERS

 

Trashville

CUIR

BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE

BRIDGE CITY SINNERS

CAPITÁN ENTRESIJOS feat. Garganta Profunda

TWIN GHOSTS

MÁS NOTICIAS