ARTISTAK

VANDOLIERS

Etiketak hausteko daude, eta Texastik zuzenean datorren Vandoliers taldeak horixe bera erakutsiko digu. Cow‑punk izenez ezagutzen den eszenako proposamen indartsuenetako bat dira, eta euren musika punkaren premia eta countryaren bihotza uztartzen dituen koktel bat da, non biolina, tronpeta eta distortsioa elkartzen diren. Joshua Fleming da buru, abeslari eta konpositore lanetan, eta berriki ikusgai jarri da pertsona trans ez‑binario gisa. Jaialdian eskainiko duten kontzertua izerdi, jarrera eta estereotipoetatik ihes egiten duten istorio texarrez betea izango da —zintzotasuna izango da agertoki gainean entzungo den oinarri bakarra

Facebook Instagram  Instagram  Instagram