ARTISTAK

TWIN GHOSTS

Bi mamu eta medium baten arteko batasunetik jaio zen Twin Ghosts duela urtebete: hirukote bat, etiketetan harrapatzen ez dena. Taldearen proposamenak garra duen melodia lehenesten du, eta ikusiezinarekin konektatzen duen agertokiko presentzia batekin dator. Ez da rocka, ezta punka edo surfa ere… baina, hala ere, dena da aldi berean. Penumbra zigiluaren bidez kaleratu duten lehen EPa aurkeztuko dute Trashvillen: identitatez beteriko zarataz jositako abestiak, beste dimentsio batetik helduak, eta garaje deabruei deia egiten dien zuzeneko batekin. Haiekin, errituala bermatuta dago.

Instagram