23. edizioaren hasiera markatu duten 8 une Mendizabalan
Mendizabalako ateak gaur ireki dira Azkena Rock Festival jaialdiaren jarraitzaile leialei harrera egiteko, hogeita hirugarren edizio honetan rock & roll musikaren bene-benetako esentziaz gozatzeko aukera izanik agertokietan eskaini dituzten askotariko kontzertuekin. Jaialdiaren lehen egun honetan, lagun-kuadrillak berriz elkartu eta besarkadak izan dira nagusi Arabako eguzkipean, eta entzun ditugun soinuek argi utzi digute zergatik den jaialdi hau urteroko erromesaldiaren helmuga hainbeste jenderentzat.
Eta hurrengo hitzorduaren data ere badugu: ARF jaialdia 2026ko ekainaren 18an, 19an eta 20an itzuliko da Gasteiza. Lehen abonuak salgai daude jada eremuko Info Pointean, eta prezio berezian eskura daitezke Mendizabalan, ez beste inon.
GAURKO EGUNA 8 UNE GOGOANGARRITAN

1. Urtean osoan iristeko irrikaz egon garen irekiera-eguna
Rockzale baten uda-hasiera irudikatzen duen unerik bada, Azkenako ateak irekitzen diren une hori da. Gaur, Libek eman dio hasiera zuzeneko musikari.

2. Dinosaur Jr.: 90eko hamarkadako klasiko bat kementsu berrinterpretatua
Dinosaur Jr. talde historikoa izan da jaialdiko protagonista nagusietako bat, eta Estatuan emango duten kontzertu bakarrean 1994. urteko Without a Sound album mitikoa oso-osorik jo dute, errepertorioko beste klasiko batzuekin batera, horiek ere ezinbestekoak baitira! Argi utzi digute distortsioa eta malenkonia hizkuntza unibertsalak direla oraindik ere.

3. The Damned: dezibelio pedigreedunak
Taldekide klasikoak elkartuta, The Damned britainiarrekin dezibelioek gora egin dute eguneko kontzertu ikusgarrienetako batean; besteak beste, The Black Album eta Strawberries disko ikonikoen esentzia berreskuratu dute, soinu konpaktua eskainita eta punkaren aitzindarien sugarra oraindik ere piztuta dagoela erakusten duen jarrerarekin.

4. Irratia zuzenean
Radio 3-eko El Sótano irratsaio mitikoa jaialditik bertatik grabatu dute, lehen aldiz, zuzenean eta publikoarekin. Eta non hobeto Azkenako kriptan baino: Trashvilleko Rat Hole karpan. Gaurko irratsaioan Dinosaur Jr. taldeko J. Mascis handiak parte hartu du.
Gainera, hiru egunetan, Radio Vitoriak zuzenean emango du, aurten ere, jaialdiaren berri Mendizabalako estudiotik, jaialdiaren bizitasun eta hurbiltasunaren adierazgarri.

5. Trashville: kartelaren alderik basatiena
Ohikoa den moduan, abian da Trashvilleko unibertso paraleloa: kontzertu-areto bateko giroa eta lasai egotea zer den ez dakiten taldeak. Gaur, Mambo Rambo, Gogo Ponies, Fléau, Wau y los Arrrghs!!!! taldeak aritu dira agertoki honetan, rockaren kontzeptua neurrigabekeriaren eta adrenalinaren arteko mugara eramanda. Kaos kontrolatu hutsa.

6. Lee Rocker, eguna klasearekin ixten
Stray Cats talde mitikoko kontrabaxu-jotzailea da Lee Rocker, eta bakarkako ibilbidean sortu dituen klasikoak ez ezik, kaleko katuen klasikoak ere jo dizkigu, swinga, rockabillya eta bere jarrera bereizgarria tarteko.

7. Balore espazioa: konpromisoaren adierazgarri
Azkena Rock Festival jaialdiak jasangarritasunarekin eta ingurunean inpaktu positiboa izatearekin duen konpromiso sendoa berretsi dugu, berriro ere, BALORE espazioan, Last Tour osoaren jarduna bideratzen duten balioen adierazgarri: inklusioa, aniztasuna, irisgarritasuna, justizia klimatikoa eta xede oneko aliantzak. Jaialdia eraldaketaren eragile izan dadin lortu nahi dugu gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloetan eta, horretarako, hainbat erakunderekin elkarlanean aritzen gara, hala nola Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzarekin, Gasteizko Elikagaien Bankuarekin edo ADELA Araba elkartearekin, askotariko ekimenak antolatuta: Puntu Morea, Ortzadar Puntua edo Puntu Berdea. Hizkuntza unibertsala den aldetik, musikak lurralde bidezkoago, pluralago eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko boterea duela uste baitugu.

8. 2026ko ekainaren 18an, 19an eta 20an izango da ARF 2026 Mendizabalan
Datorren urtean ARF jaialdia noiz izango den ere jakinarazi da: 2026ko ekainaren 18an, 19an eta 20an, eta, beti bezala, Gasteizko Mendizabalan. Lehenengo bonuak salgai daude, eta jaialdiaren esparruan dagoen info pointean soilik eros daitezke, prezio berezian.
Bihar, Liam Gallagher eta Pete Doherty handiak ere liluratzea lortu duen Laurie Wrighten txanda izango da; eguerdiko 13:30ean izango da kontzertua, Andre Maria Zuriaren plazan, doan. Jaialdiaren eremuan, 17:30ean, Sarriak emango die hasiera emanaldiei, eta atzetik etorriko dira Reckless Kelly, Lucinda Williams, Turbonegro eta John Fogerty mitikoa; azken horrek klasikoak joko ditu bata bestearen segidan, ikus-entzule askorentzat ziurrenik ahaztezina izango den performance batean. Gainera, Little Richard handiari omenaldia egingo diote Diamond Dogs-ek eta Chris Spedding-ek.
Azkena Rock Festival
2025eko ekainak 19, 20 eta 21
Mendizabala, Gasteiz
Ekainak 20, ostirala
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 LAURIE WRIGHT
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30h SARRIA
19:20h RECKLESS KELLY
21:40h LUCINDA WILLIAMS
00:25h JOHN FOGERTY
RESPECT
18:25h LA ESTRELLA AZUL Live
20:25h PUBLIC IMAGE LIMITED
23:05h TURBONEGRO
02:00h KAOTIKO
LA SALVE
18:00h PSILICON FLESH
19:20h BOBBIE DAZZLE
20:50h C.O.F.F.I.N
23:20h ROBERT JON & THE WRECK
01:55h DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard
TRASHVILLE -Trash a go-go!
18:30h LAS JENNYS DE ARROYOCULEBRO
20:30h THEE SCARECROWS AKA
22:30h ESCAPE-ISM
01:00h LOS STRAITJACKETS
02:30h ROCK NIGHTS
04:30H MISS STRYCHNINE
TRASHVILLE – Rat Hole
17:30-20:30h TXIKI ARF
02:00h BORJA NIHIL
04:00h ALTA TENSIÓN DJs
Ekainak 21, larunbata
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 KITTY, DAISY & LEWIS
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30h EH, MERTXE!
19:05h RICHARD HAWLEY
21:30h THE FLAMING LIPS play ‘Yoshimi Battles the Pink Robots’
00:20h MANIC STREET PREACHERS
RESPECT
18:15h THE PILL
20:20h THE LEMON TWIGS
22:55h MARGO PRICE
01:55h THE HELLACOPTERS 30th Anniversary
LA SALVE
18:00h EZEZEZ
19:20h THE CHESTERFIELD KINGS
21:00h DEAD KENNEDYS
23:20h DERBY MOTORETA’S BURRITO CACHIMBA
01:50h CHERIE CURRIE plays The Runaways
TRASHVILLE -Trash a go-go!
18:30h WALLAROOS
20:30h THE SEX ORGANS
22:15h THE DEVILS
00:50h THE NEANDERTHALS
02:30h MALANDRA
04:30h NAT SIMONS JUKEBOX
TRASHVILLE – Rat Hole
17:30-20:30h TXIKI ARF
02:00h DJ BONE
04:00h BILBA GROTBILL