ARTISTAK

MICHAEL MONROE plays Hanoi Rocks

Michael Monroe azken hamarkadetako rock n rolla ulertzeko ezinbesteko figura horietako bat da. Hanoi Rocks taldeko frontman gisa, punkaren, glamaren eta rock n rollaren arteko nahasketa leherkorra eraman zuen Finlandiatik mundura, eta taldea kultuzko izen eta ondorengo belaunaldi oso baten erreferente bihurtu zuen, Guns N’ Rosesetik Los Angeleseko glam eta sleaze eszenaren zati handi bateraino. Taldea desegin ondoren, Monroek energia horri eutsi dio bakarkako ibilbide luzean. Mendizabalako aspaldiko ezaguna da, bakarka zein Demolition 23.rekin aritu baita bertan, eta orain jaialdira itzuliko da 80ko hamarkadako rock n rolla ulertzeko ezinbesteko talde baten kantuak eta ondarea ospatzeko.

Facebook Instagram  Instagram