Jerron “Blind Boy” Paxton beste garai batetik etorria dirudien arren, haren musikak bete-betean jarraitzen du bizirik gaur egun. Los Angelesen jaioa eta Louisianan familia-sustraiak dituena, afro-amerikar musika-tradizioaren egungo interprete eta ezagutzaile nabarmenetako bat da, bluesaren, ragtimearen, old-timearen, jazzaren eta cajun musikaren artean naturaltasunez mugitzen den multiinstrumentista. Gitarra, banjoa, pianoa, biolina, harmonika edo akordeoia jotzen ditu, birtuosismoa umorearekin, kontakizunekin eta publikoarekiko lotura zuzenarekin uztartzen dituen zuzenekoetan. 2024an Things Done Changed argitaratu zuen Smithsonian Folkways zigiluarekin, abesti propioz osatutako bere lehen diskoa: iraganera begiratzen duen lana, hura kopiatzeko ez, tradizio horiek oraindik ere zer esan handia dutela erakusteko baizik.


