ARTISTAK

PARKER BARROW

Parker Barrowek southern rocka egiten du, errepideko hautsa oinetan, bluesa zainetan eta soul dosi eder batekin. Taldearen buru Megan Kane eta Dylan Turner daude, agertokian zein handik kanpo senar-emazteak, eta bien arteko lotura kilometroz eta kontzertuz eraikitako talde osoan sumatzen da. Nashvilletik, The Black Crowes, The Allman Brothers Band edo Tedeschi Trucks Band dituzte begiz jota, baina haien formula errepikatzera mugatu gabe: Kaneren ahots indartsua, groovea eta noiz orro egin ondo dakiten gitarrak dira haien soinuaren muina. Jukebox Gypsies (2023) izan zen abiapuntua, eta Hold the Mash lanak gero eta zorrotzago dagoen taldea erakusten du. Azkena Rock Festivalen musika hau hobekien ulertzen den tokian egongo dira: agertoki gainean eta anplifikadoreak piztuta.

Facebook  Instagram