ARTISTAK

PETER BRUNTNELL

Zeelanda Berrian jaio bazen ere, Peter Bruntnell-ek hamarkadak daramatza sustraiko musika britainiarraren barruan oso leku berezia betetzen. Americana, folk rocka, power popa eta country alternatiboa gurutzatzen diren eremuan mugitzen da, betiere abestia erdigunean jarrita eta melodiari zein xehetasun txikiei garrantzia ematen dien idazkerarekin. 90eko hamarkadatik, foku handietatik urrun, diskografia zabala osatu du, tartean Normal for Bridgwater, Ends of the Earth edo Nos Da Comrade bezalako lanekin, eta ospe sendoa lortu du musikarien eta generoaren zaleen artean. Soinu beroko gitarrak, halako malenkonia bat eta apaingarririk gabeko ahotsa dira oihu egin beharrik gabe entzunarazten den kantutegi baten ezaugarriak.

Facebook Instagram  Instagram