ARTISTAK

BRATAKUS

Bi ahizpa, gitarra bat, baxu bat eta erritmo-kaxa bat. Elementu horiekin, Brèagha eta Onnagh Cuinn ahizpek hamarkada bat baino gehiago daramate Bratakus Tomintoulen, Eskoziako Highlands eskualdeko herri txiki batean, jaiotako DIY punk deskarga bihurtzen. Hardcorea, riot grrrla eta punk rocka gurutzatzen dira abesti azkar eta zorrotzetan, ironiaz, amorruz eta kritika sozialez beteak. Gigantopithecus eta Target Grrrl lanekin lehen urratsak egin ondoren, 2026an Hagridden argitaratu zuten, beren filosofiak bere horretan jarraitzen duela berresten duen kolpe berri bat. Aurten bertan Santikurutze Kanpezun utzi zuten arrastoa Araba ARF Tourren; orain, bidaia Mendizabalaraino luzatuko da.

Facebook Instagram