Marilyn Manson 90eko hamarkadako rock estatubatuarraren figura ezagunenetako bat bihurtu zen, metal industriala eta shock rocka herri-kulturaren erdiguneraino eramanez. Antichrist Superstar, Mechanical Animals eta Holy Wood (In the Shadow of the Valley of Death) lanek bere garairik eragingarriena definitu zuten, musika, irudia eta probokazioa bereizi ezin ziren formula sendotuz. “The Beautiful People”, “The Dope Show” edo “Sweet Dreams (Are Made of This)” abestiaren bere bertsioak belaunaldi bat markatu zuten eta ondorengo rock eta metal alternatiboan arrasto nabarmena utzi zuten. Hiru hamarkadatik gorako ibilbidearen ondoren, Marilyn Manson lehen aldiz arituko da Azkena Rock Festivalen. Iluntasuna, antzerkitasuna eta garai bat markatu zuen errepertorioa iritsiko dira Mendizabalara.



