ARTISTAK

AMERICAN AQUARIUM

BJ Barham-ek urteak daramatza postaletan nekez agertzen den Amerika horri buruz idazten: herri txikiak, hilaren amaierara iristeko apenas ematen duten lanak, hautsitako ezkontzak, tabernako gauak eta errepideko kilometroak. Horixe da American Aquarium taldearen bihotza. Raleighen, Ipar Carolinan, sortutako bandak istorio horiek bihurtu ditu alt-countryaren, americanaren, honky-tonkaren eta southern rockaren artean mugitzen den soinu baten lehengai. Burn.Flicker.Die., Lamentations edo The Fear of Standing Still bezalako diskoetan, gitarrak eta pedal steela gordin, malenkoniatsu edo bete-betean rockero izan daitezkeen abestien bidelagun dira, baina beti dute zerbait kontatzeko. 

Facebook Instagram  Instagram