ARTISTAK

LILLY HIATT

Sustraiak Nashvillen sendo errotuta baina generoen arteko mugei kasurik egin gabe, Lilly Hiatt-ek country alternatiboa, indie rocka, folka eta laztantzen zein zarata egiten dakiten gitarrak uztartzen dituen ibilbidea eraiki du. John Hiatt-en alaba izanik, bere ahots propioarekin egin du bidea Trinity Lane, Walking Proof edo Forever bezalako diskoen bidez, bizipen pertsonalak, harremanak eta eguneroko kontraesanak abesti zuzen eta artifiziorik gabeko bihurtuz. Azkena Rock Festivalen, americana musikaren sentiberatasuna eta elektrizitatea uztartuko ditu, tradizioari aurrez aurre begiratu dakiokeela iraganean harrapatuta geratu gabe erakutsiz. 

Facebook Instagram  Instagram