Gurean atzoko, gaurko eta etorkizuneko rock’n’rolla gorpuzteko gai den norbait badago, hori Micky Carreño Schmelter nekaezina da, Micky handia, oholtza gainean arotz-azoka batek baino eskarmentu handiagoa duen eszenako piztia. El Hombre de Goma izenez ezagunagoa, Los Colosos del Ritmo taldearekin iritsiko da Azkena Rock Festivalera, rhythm and blues oldarkor eta biziz dantzan jartzeko, Tengo un plan edo Nada de ti bezalako abesti handiak eskainiz.