Moto-kasko baten, lentejuelazko jantzi baten eta mikrofono bihurtutako telefono baten atzean ezkutatzen da Bob Log III, blues eta rock & roll undergroundeko pertsonaiarik sailkaezinenetako bat. Slide gitarra eta oinekin jotzen duen bateria besterik ez dituela, Arizonako musikariak 90eko hamarkadatik darama Delta bluesa garage primitiboz, riff frenetikoz eta umore absurdoz beteriko ikuskizun bihurtzen. Gizon-orkestra formatuak kontzertu bakoitza esperientzia aurreikusezin bihurtzen du, birtuosismoa, kaosa eta publikoaren parte-hartzea uztartuz. Azkena Rock Festivalen erakutsiko du benetako blues-punk festa bat muntatzeko ez dela banda oso bat behar: sei soka, bi oin eta ondo portatzeko gogo gutxi baino ez.

