Jasangarritasuna

Konpromiso jasangarria

Azkena Rock Festival jaialdian musikarekiko maitasuna eta planetaren zaintza partekatzen dugu. Rocka ahalik eta gehien bizitzeko misioa gure gain hartzen dugu, ingurumen-inpaktua murriztuz eta gizarte-inpaktua indartuz. Edizio bakoitza jasangarriagoa eta arduratsuagoa izateko konpromiso kolektiboa da.

10 ROCK-MANDAMENTU JASANGARRIAK

01_

Garraio publikoan edo partekatuan iristen ahaleginduko zara.

Horrela, zure karbono-aztarna murriztu eta aparkalekua bilatzeko marroia saihesten duzu.

02_

Azkena santutegia garbi mantenduko duzu. 

Mendizabala sakratua da. Ez bota zaborrik eta birziklatu!

03_

Topa egin edalontzi berrerabilgarriekin, eta agur erabilera bakarreko plastikoari!

Edalontzia itzul dezakezu edo hurrengo edizioetan berriro erabili.
Zure edalontzia beti zurekin!

04_

Ura bizia da!
Errekurtsoak ez dituzu alferrik erabiliko.

Erabili jaialdiko ur-estazioak zure edalontzi berrerabilgarria betetzeko.

05_

Respect zure lagun guztiei, salbuespenik gabe.

ARFn pertsona guztiak berdinak gara. Egin ezazu love bat berdintasun eta aniztasunaren aldeko!

06_

Rockaren magia belaunaldi berriekin partekatuko duzu.

Zure txikiak ekarriko dituzu zeren…
ARF rockaren eskolarik onena da!

07_

Jarrera rockero eta arduratsuarekin kontsumituko duzu

Aukeratu bertako jaki osasungarriak erritmoa galdu gabe jaialdiaren energiaz gozatzeko.

08_

Rocketik gizarte kritiko eta aske bat babestuko duzu

Rocka ez da musika bakarrik, jarrera bat da. Zalantzan jarri, errespetatu eta eraldatu.

09_

ARF-en BALORE espazioan balioa gehituko duzu

Ezagutu gure espazio jasangarri eta segurua, informatzeko eta gizarte eta ingurumen ekimenak babesteko.
Rocka konpromisoa da!

10_

Jaialdiaren esperientzia Mendizabalatik haratago eramango duzu

Eraman ezazu ARFen espiritua zurekin. Bizi izaera rockero eta arduratsuarekin urteko 365 egunetan.
Jasangarritasuna rockaren God berria da!

Eragin positiboa:
Diferentzia egiten duten ekintzak

Gure ESPARRUA :

Mendizabala, tenplu rockeroa

  • Hondakin bakoitzak bere lekua du! Aurkitu zure edukiontzia.
  • Azpiegitura berrerabili egiten da. Horrela, gaur muntatzen duguna datorren urtean itzuliko da.
  • Mugikortasun jasangarria langile-taldearentzat: CO2 gutxiago, rock gehiago.

. PERTSONAK :

BENETAKO PROTAGONISTAK

  •  Arabako Elikagaien Bankuari egindako dohaintza ekonomikoak.
  • Hirugarren Sektoreko erakundeak gonbidatzen ditugu, haien lana babestuz ikusarazteko eta sentsibilizatzeko.
  • Euskadiko Down Sindromea Fundazioarekin lankidetzan ari gara dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko.
  • Puntu Morea, eraso sexisten aurkako kanpainak, protokoloak eta prestakuntza  EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
  • Emakumeen presentzia line-up-ean. Emakumeak eszenatokian, beti bolumena igotzen!
  • Ortzadarra Puntua, LGTBIQ+ mugimenduaren eta berdintasunaren alde borrokatzen duten kolektiboei buruzko laguntza eta informazioa.
  • Irisgarritasun hobetua, plataforma goratuekin eta bainu egokituekin.
  • Gustu eta intolerantzia guztietarako janaria, rockak ere zure tripa zaintzen baitu!
  • Barneko erosketa-politika berdea eta soziala, baita hornitzaileekin ere.
  • Cashless sistema, azkarrago eta dirurik gabe ordaintzeko.
  • Staff-ari prestakuntza ematea eta jendea hondakinen kudeaketari buruz kontzientziatzea. Elkarrekin jaialdi garbi baten alde!
  • Edateko uraren iturriak doakoak izango dira jaialdian plastikozko botilen erabilera murrizteko.
  • Txiki ARF, txikientzako jarduerekin sehaskatik rocka ikasten!

GURE LURRALDEA : Araba eta Euskadi,

eszenatoki paregabea

  • Araba ARF Tour: rocka Arabako hainbat herritara eramaten dugu doako kontzertuekin.
  • Jaialdiaren egunetan, Andre Maria Zuriaren Plazan sarrera libreko kontzertuak eskaintzen dira.
  • Tokiko taldeen emanaldiak edizio bakoitzean.
  • Lurraldean enplegua sustatzen dugu, tokiko garapen ekonomikoari lagunduz.
  • Euskal Herriko hornitzaileak erabiltzen ditugu jaialdiaren antolakuntzan, tokiko ekonomia indartuz eta ingurumen-inpaktua minimizatuz.

BAKARRA DEN PLANETA BAT:

gure etxea zaintzen

  • Hondakinak kudeatzeko plan bat aktibatu dugu gure Talde Berdearekin,  Gasteizko Udalarekin lankidetzan..
  • Hondakinak murrizteari eta birziklatzeari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa talde, staff eta publiko orokorrarentzat.
  • Edalontzi berrerabilgarri eta birziklagarrien sistema bat daukagu, eta, bizitza erabilgarria amaitzean, injekziozko plastikozko pieza kalitate handikoetan bihurtzen dira automobilgintzarako.
  • Garraio publikoaren eta partekatuaren erabilera sustatzen dugu, ibilgailu partikularren erabilera minimizatzeko.
  • CO2 emisioak murriztea 0 emisio jaialdi batera iristeko. Honekin serio jartzen gara!
  • Edizioz edizio lan egiten dugu Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria metodologiarekin, Eusko Jaurlaritzaren Ihoberekin dugun zigilua berritzeko.

BALORE ESPAZIOA

BALORE gure topagunea da jaialdiaren egunetan informatzeko eta ARFren ingurumen eta gizarte kausei ekarpenak egiteko. Hemen gure ekintzen berri ematen dizugu:

🟣​Puntu MOREA: indarkeria sexistaren aurkako sentsibilizazioa, prebentzioa eta arreta.

🌈​OSTADARRA Puntua: LGTBIQ+ komunitateari laguntzea.

🟢Puntu BERDEA: jaialdiaren ingurumen-neurriak.

🧑🏽‍🦽 IRISGARRITASUNA eta ONGIZATEA Puntua: irisgarritasun unibertsala.

🧑🏻‍🤝‍🧑🏿​ INKLUSIOA Puntua: Hirugarren Sektorearekin lankidetzan aritzea gizarteratzeko eta laneratzeko, eta Arabako Elikagaien Bankuari dohaintzak egitea bazterketa-egoeran dauden pertsonei laguntzeko.

📣 ALIANTZAK eta LANKIDETZAK Puntua: LAST TOURen helburuan aurrera egiteko proiektu multieragileak garatzea, kulturaren bidez eraldaketa soziala bultzatuz, BCorp ziurtagiriaren babesarekin.

2024an, BALORE geratzeko etorri zen!

Hona hemen gure ekimena asko gustatu zaien pertsonen testigantzak:

LGBTI+ Points Sarea eta aniztasuna

jaialdi bat espazio seguru gisa

Azkena Rock Festival jaialdiak LGTBIQ+ pertsonen aniztasunarekiko, askatasunarekiko eta babes eraginkorrarekiko konpromisoa ere indartu du, espazio seguruak, ikusgarriak eta errespetuzkoak sustatzen dituzten sare eta ekimenekiko loturaren bitartez.

Ildo horretan, LGBTI+ Points Sarearekin bat egiteak (Ortzadar LGBTI Elkarteak sustatutako puntu seguruen euskal sarea) aukera ematen du konpromiso zehatzetan aurrera egiteko: trans pertsonen identitatea errespetatzea, esparru barruan edo kanpoan gerta daitezkeen eraso LGTBIQ+fobikoei erantzutea, sarearen jarraibideen arabera jokatzea, gune seguruaren bereizgarria ikusaraztea eta taldeak LBIQ+ errealitatean trebatzea.

Horren bidez, Azkena Rock Festival jaialdiak lagundu egin nahi du Mendizabala elkarbizitzarako, errespeturako eta gozamen kolektiborako gunea izan dadin, pertsona guztiak aintzatetsita, babestuta eta aske senti daitezen.

Lan ildo hau Arcoíris Puntuan eta BALORE Espazioan txertatzen da. Jaialdiak, beraz, aniztasuna defendatzen duen kulturarekiko duen konpromisoa jakinarazten, sentsibilizatzen eta ikusarazten du, ez bakarrik diskurtsoaren bidez, baita erakunde, sare eta baliabide espezializatuen presentzia aktiboaren bidez ere.

GARDENTASUNA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA

Urteko 365 egunetan lan egiten dugu gure jardunbideen gardentasuna eta etengabeko hobekuntza mantentzeko.  Erronka Garbia bezalako ziurtagiriak ditugu, eta, gainera,  Last Tour, Azkena Rock Festival jaialdiaren antolatzaileak, BCorp zigilua du, eta horrek gure konpromisoa bermatzen du eragin positiboarekin.

ETORKIZUN IRAUNKORRAGO BATEN ALDE

Eskerrik asko konpromisoaren parte izateagatik!

Azkena Rock Festival jaialdian, orainaldi eta etorkizun berdeago, inklusiboago eta sozialki arduratsuago baten aldeko konpromisoa dugu. Rock-and-rolla ez da musika bakarrik, jarrera bat da. Eta ARFn, planeta zaintzea dagoen jarrera rockeroena dela uste dugu. Hurrengo Azkena Rocken edizioan ikusiko dugu elkar, inoiz baino jasangarriago eta errealago!

JAIALDIEN ITUNA

Sexu-indarkerien eta gorroto-delituen aurkako konpromisoa

Azkena Rock Festival jaialdiak bat egin du sexu-indarkerien eta gorroto-delituen aurkako jaialdien hitzarmenarekin, Musikaren Industriako Emakumeen Elkartearen eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin garatutako ekimenarekin.

Konpromiso kolektiboa

Itun honek kultur sektore justuagoa, seguruagoa eta berdintasunezkoagoa bultzatzen du, eta jaialdiek beren komunikazio-kanalen bidez eta gizartean duten eraginaren bidez kontzientzia sortzeko duten gaitasuna aitortzen du.

Edozein indarkeria-motaren aurka

Atxikimenduak jaialdiaren konpromisoa indartzen du sexu-indarkerien, gorroto delituen, diskriminazioaren eta edozein indarkeria motaren aurrean.

Erantzukizun aktiboa

Ekimen honen parte izateak agerian uzten du jaialdiek duten zeregina, pertsona guztiek musikaz gozatzeko aukera izango duten espazioak eraikitzean, ingurune seguruago, inklusiboago eta errespetuzkoago batean.

JASANGARRITASUNAREN ARLOKO LAGUNTZAILEAK