Rock alternatiboaren mundu eklektikoan ere, banda gutxi dira The Flaming Lips bezain distiratsuak eta arraroak. Oklahomako outsider moduan hasi zirenetik, 90eko hamarkadaren erdialdean pop kulturara jauzi egin zuten arte, eta XXI. mendeko talde errespetatuenetako bat bihurtu arte, bide surrealista bezain bakarra egin dute. Orain, Mendizabalako eszenatokira ekarriko dute Yoshimi Battles the Pink Robots disko ikonikoa, 20 urte baino gehiago igaro ondoren.