Hiria

Andramari Zuriaren plaza

Gasteizko bisitak Andre Maria Zuriaren plazatik hasi behar dira, hiriko topagune nagusia baita. Alde Zaharraren eta Zabalgunearen artean dagoen plaza hau, etxe zuriz inguratua eta 1813ko Gasteizko Guduaren oroimenezko monumentua erdian duena, jaialdiaren protagonistetako bat da, Azkena Rock Festival jaialdiaren egun bakoitzeko eguerdietan ematen diren kontzertuengatik.

Pintxoak Alde Zaharrean

Almendra itxurako alde zaharra Monumentu Multzo izendatu zuten duela 20 urte baino gehiago eta Erdi Aroko trazatua gorde du kale berrietan. San Frantzisko aldapatik Aiztogile kalera iritsiko gara berehala, hiriaren arteria nagusienetako batera, Gasteizko pintxo eta poteez gozatu ahal izateko, eta gero Pintore eta Zapatari kaleetara igaro. Eskaintza amaigabea da, beraz, hobe gidari bat hartu eta pintxo ederrez betetako horrenbeste tabernarekin ez erotzea: HONAKO HAU paregabea da.

Gastronomia

Penintsula osoko patata-tortillarik onena Gasteizen egiten dela esaten da, Sagartoki jatetxean; Espainiako pintxo eta tapa tabernarik hoberenaren saria ere badu eta Espainiako taparik hoberenarena ere bai ‘Arrautza-pintxoagatik’. Zerbait tradizionalagoa nahi izanez gero, txuleta zoragarria jan dezakezu XV. mendeko El Portalón jatetxean; jaialdian parte hartu duten artista askoren luxua ere horixe izaten da. Hemen daukazu jatetxeen gida.

Santa Maria katedrala

Ken Follet idazlea katedrala ikustera etorri zenean, harrituta geratu zen eta Los Pilares de la Tierra lanaren jarraipena egiteko inspirazio-iturri izango zuela erabaki zuen. Hiriak, eskerrak emateko, bere eskultura bat jarri zuen katedralearen ondoan. Gainera, UNESCOk Gizateriaren hondare izendatutako tenplu hau gehiagoren inspirazio-iturri izan da: SaramagoPaulo CoelhoToti Martínez de Lezea eta beste zenbait egilek eskaini dizkiote lerroak ‘Katedral Zaharrari’, bertakoek esaten dioten bezala. Gainera, interesgarria da Irekita eta obretan programa ere; ikustaldi gidatuak antolatzen dira eta arauzko kaskoa buruan jarri eta eraikinaren sekretu guztien berri izango duzu.

Museoak

Aiztogile kaleko 54. zenbakian dago Bibat. Museo multzo honetan Naipeen Fournier Museoa eta Arkeologia Museoa daude. Fournier Museoa Bendaña jauregi errenazentistan dago eta Arkeologiakoa Patxin Manganok diseinatutako eraikin moderno batean. Hiriaren erreferentzia bihurtu da, zalantzarik gabe.

Baina Gasteizen museoren bat aipatu behar izanez gero, ez dugu Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa ahaztu behar, eta Alde Zaharraren alboan bertan dago. PicassoDalíMiróTàpies eta Chillida, zinema-zikloak, kontzertuak edo olerki-emanaldiak izango dituzu museo honetan eta bertako programazioaren berri jakin nahi baduzu, hemen begira dezakezu.

Green Capital

Gasteiz urtero, ekaineko asteburu batean estatuko Rock ‘n Rollaren Hiriburu bihurtzen da Azkena Rock Festival jaialdiari esker. Baina ez dira rockaz bakarrik bizi festazaleak (hala ematen badu ere). Gera zaitez bi daturekin: Europako Hiriburu Berdea izan zen 2012an eta Gastronomiaren Espainiako Hiriburua 2014an.

Gasteizek kapital berdearen titulua eskuratu zuen 2012an, zerbaitegatik. Izendapen horrek saritu besterik ez zituen egin ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin bat egin duen hiri baten ahaleginak. Bere Eraztun Berdeak zerikusi handia izan zuen horrekin: hiria inguratzen duten sei parke, baso, aintzira, belardi, hezegune eta ibilaldiak oinez, bizikletaz eta globoan ere egin daitezkeen zazpiehun hektarea baino gehiago. Ez galdu: Salburuakoan oreinak ere aurkituko dituzu agian!

Erosketak

Oinezkoentzako gunea da PostaDatoSan PrudentzioForuakIndependentzia eta Diputazio kaleek osatzen duten sarea; jaialdirako maleta prestatzerakoan etxean ahaztu zaizun guztia bertan erosteko toki egokia, lasai zabiltzan bitartean. Denok ezagutzen ditugun modako askotariko denda guztiak daude. Baina artisau-dendak nahi badituzu, bohemioak eta desberdinak, Alde Zaharra da zure tokia.

Arabar Errioxa

Hitz egin dezagun ardoez. Ardoen eskualderik aberatsenetako batetik oso gertu gaude. Arabar Errioxan familia-upategi txikiekin hasi eta Frank Gehry arkitektoaren eraikin liluragarrira artekoak aurkituko dituzu. Mahastietan ibili ahal izango zara, herrixkak ezagutu eta, batez ere, ardoa dastatzeaz gozatu.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.