PRIBATUTASUN POLITIKA
Pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez babesteko 2016ko apirilaren 27ko EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/676 ERREGELAMENDUA (EB) (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO), 95/46/EB Zuzentaraua indargabetzen duena) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (DPBEDBLO) eta hori garatzeko araudia kontuan hartuta, jakinarazten dizugu erantsitako check boxa onartzean berariazko baimena ematen duzula zure datu pertsonalak (irudiaren eta ahotsaren gainekoak barne) fitxategi batean sartu eta modu guztiz konfidentzialean tratatzeko. Fitxategi horren arduraduna VITORIA MUSIC FESTIVAL, AIE (aurrerantzean, “konpainia”; IFZ: V-95.973.400; helbidea: Bilbao (Bizkaia), Ventosa Bidea, 46, 1º D, 48013 PK da, eta zure datuak xede hauekin tratatuko ditu: AZKENA ROCK FESTIVALen (aurrerantzean, “ekitaldia”) zure parte hartzea eta/edo bertaratzea kudeatzeko, ekitaldiarekin erlazionatutako esperientzia hobetu eta optimizatzearren profilak segmentatzeko, eta konpainiak eta LAST TOUR taldeko gainerako enpresek eskainitako beste produktu eta zerbitzu batzuen berri emateko.
Zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duten oinarri juridikoak hauek dira:
- Kontratu bat eta/edo merkataritza harreman bat betetzea.
- PRIBATUTASUN POLITIKA hau onartu eta dagokion inprimakia guri bidaltzean berariaz, libreki eta zalantzarik gabe ematen diguzun baimen informatua.
- Konpainiak nahitaez bete behar dituen legezko obligazioak.
- Hainbat arrazoirekin (segurtasuna, gure produktuen eta zerbitzuen hobekuntza, eta informazio eskarien, erreklamazioen eta iruzurraren kudeaketa) erlazionatutako interes legitimoa.
- LAST TOUR CONCERTS, SL.
- LAST TOUR taldeko beste edozein entitate, eta/edo aurrekoetako bat ordezkatzen duen entitate oro.
- Datu pertsonalen pseudonimizazioa eta zifratzea, hala dagokionean.
- Tratamendu sistemen eta zerbitzuen isilekotasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia etengabe bermatzeko gaitasuna.
- Datu pertsonalen eskuragarritasuna eta haietarako sarrera bizkor lehengoratzeko gaitasuna, gorabehera fisikoak edo teknikoak gertatuz gero.
- Neurri teknikoen eta antolakuntzakoen eraginkortasuna erregularki egiaztatzeko, ebaluatzeko eta balioesteko prozesu bat, tratamenduaren segurtasuna bermatzearren.