ARTISTAK

THE HIVES

90eko hamarkadan agertu zirenetik, The Hives taldeak leku pribilegiatua eskuratu du rockaren azken hamarkadetako historian, punk jarreraren, melodia erakargarrien eta estilo zorrotz bezain basatiaren leherketa bati esker. Talde suediarrak mundu osoa astindu zuen bere bigarren diskoarekin, Veni Vidi Vicious, eta Hate to Say I Told You So edo Main Offender bezalako abestiekin, garai oso bat markatu zuten himnoekin. Zuzenekoan, Howlin’ Pelle Almqvist buru dutela, ikuskizun ezin aurreikusgarri bihurtzen dute euren kontzertua: traje zuri‑beltzak, eszenatokiko ausardia eta publikoarekin konekzio elektrikoa dira euren seinale. Azkena Rock Festivalera itzuliko dira eta prest egon: izerdia, jauziak eta oihuak izango dira nagusi. Rock & rollak forma garbi eta zaratatsu bat badu, The Hives‑en proposamena oso gertu dago hortik. The Hives Forever!

Facebook Instagram  Instagram