ARTISTAK

STARBENDERS

Kimi Shelter karismatikoa buru dutela, Starbenders Atlantako auzoetatik etorriko dira zuzenean Vitoria-Gasteizera, taldearen izenak berak adierazten duen bezala —David Bowieri egindako omenaldi argia eta asmo-adierazpen gardena. 70eko eta 80ko hamarkadetako rockaren maitale sutsu gisa, eta estudioan hain emankorrak (zortzi urtetan 26 lan argitaratu dituzte single, EP eta LP artean) nola zuzenean elektrizitatez betetako emanaldi indartsuak eskaintzen dituzten, haien errepertorioak punk-a eta new wave-a uztartzen ditu, glitter eta glam estetika nabarmenarekin.

Facebook Instagram  Instagram  Instagram