Sleaford Mods-ek ez dute nota askorik behar, hitzez ondo hornituta daude eta. Nottinghamgo bikoteak 2007az geroztik soinu-errealismoa landu du, apaindurarik gabe baina gure munduko egia deseroso guztiak jaurtiz, hamar disko baino gehiagoko diskografia batean. Jason Williamson eta Andrew Fearn-en abestiek lanik gabeko egoeraz, klase langilearen bizitzaz, kontsumo-kulturaz eta gizarte-krisiez hitz egiten dute zuzen eta gupidarik gabe, hizkera zorrotz eta zehatzarekin. Mendizabalan, post-punk elektriko modernoaren benetako punta aitzindari gisa iritsiko dira.


