Discharge taldeak Stoke-on-Trent-etik astindu zituen punkaren oinarriak, betiko markatu zuen soinuzko deskarga batekin. 70eko hamarkadaren amaieran sortua, taldeak punkaren aurpegia aldatu zuen lehen EParekin, Realities of War, amorru, frustrazio eta matxinada gordinez betetako lanarekin. Haien soinua gordina, itsusia eta erabat erakargarria zen, eta horrek D-beat izenez ezagutzen dugun azpigeneroa sortu zuen, milaka hardcore eta metal talderengan eragin handia izan duena. Why? edo Hear Nothing, See Nothing, Say Nothing bezalako diskoekin, haien ondarea hamarkadak igaro arren hazten jarraitzen du. 2025ean, Mendizabalara ekarriko dute beren zarataren, jarreraren eta erresistentziaren historia.
