Old Crow Medicine Show kalean jotzen hasi zen 1998an, eta ordutik aurrera hitoz hito ibilbide oparoa eraiki dute. Energia bizia eta espiritu askea lagun, New Yorketik Kanadara iritsi ziren, eta Ipar Carolinan Doc Watson folk ikonoak entzun zituen botika baten aurrean jotzen ari zirela. Hark MerleFest jaialdira gonbidatu zituen, eta gainerakoa historia da. Ordutik, Grand Ole Opry-n sartu dituzte eta bi Grammy sari jaso dituzte. Wagon Wheel klasikoa eta Remedy bezalako diskoek AEBetako folkaren erreferente bihurtu dituzte. Mendizabalan Jubilee lana aurkeztuko dute.



