ARTISTS

COCKNEY REJECTS

70eko hamarkadaren amaieran Londresko East Enden sortuak, Cockney Rejects britainiar punkaren historia bizia eta Oi! mugimenduaren izen nagusietako bat dira. Jeff eta Micky Geggus anaiak taldearen ardatz direla, langile-klaseaz, futbolaz eta eguneroko bizitzaz iragazkirik eta artifiziorik gabe hitz egiten zuen soinu zuzen eta borrokalaria kalera eraman zuten. Bad Man, We Are the Firm eta, batez ere, Oi! Oi! Oi! bezalako ereserkiek eszena oso bat definitzen lagundu zuten, eta haien eragina oraindik ere bizirik dago hamarkada batzuk geroago. Azkena Rock Festivalen erakutsiko dute East Endeko kaleetan sortutako jarrera hark bere horretan mantentzen dituela indarra, harrotasuna eta punk espiritua.