ARTISTS

CALA VENTO

Bi pertsona, gitarra bat, bateria bat eta edozein agertoki betetzeko adinako bolumena. Cala Vento, Aleix Turon eta Joan Delgado musikariek osatutako bikote katalanak, hamarkada bat baino gehiago darama abesti handiak eraikitzeko askoz gehiago behar ez dela erakusten. Izen bereko lehen diskotik, indie rocka, punka eta popa uztartzen dituen soinua garatu dute, gitarra zorrotzen, bateria indartsuen eta elkarrekin kantatzeko sortutako estribilloen artean. Fruto Panorama, Balanceo eta Casa Linda bezalako diskoek DIY filosofiak, adiskidetasunak eta musika ulertzeko modu bereziki zintzoak markatutako ibilbidea sendotu dute. Azkena Rock Festivalen, bi musikarik norabide berean arraun egiten dutenean talde oso batek adina zarata egin dezaketela erakutsiko dute. 

Instagram  Instagram  Instagram