Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Virgen Blanca

Azkena Rock Festival jaialdiaren aurtengo edizioan ere izango dugu Andre Maria Zuriaren plazan izaten den eta tradizio bihurtu den doako kontzertuen programazioa; ARF jaialdiak musikarekiko duen pasioa partekatzeko modua izaten da programazio hau, musika hiriaren bihotz-bihotzeraino eramanez jaialdiaren egunetako goizetan. Jaialdia ekainaren 15, 16 eta 17an, Gasteizen ospatuko da. Hala, ostiral eta larunbatean, jaialdiaren Mendizabalako emanaldiak hasi baino lehen, Andre Maria Zurian 13:30ean hasiko da festa.

VIRGEN BLANCA KONTZERTUAK 2023

THE FUZILLIS
Ostirala, Ekainak 16

2014. urte amaieran Londresen sortutako rock and roll talde geldiezin honen ezaugarri nagusia musikarien energia kontrolagaitza da: Dan Criscuolo, Thomas “T-Mag” Maguire, Wilco “The Hammer” van Eijk eta Mr. Frankie Fuzilli Sr dira musikariak, eta melodia dantzagarri, basati eta erritmikoenez betetzen dituzte beren ikuskizunak; ziur luzaroan jarraituko duzula doinu horiek entzuten.

CHUCK PROPHET & THE MISSION EXPRESS
Larunbata, Ekainak 17

Chuck Propheti buruz diote Tom Petty-ren antzeko ahotsa, Bob Dylan-en pareko jarrera lirikoa eta Eric Clapton edo Keith Richards handiek adinako talentu instrumentala duela; horregatik diogu rock estiloko gitarra-jotzaile eta konpositore garrantzitsuenetako bat dela. Green On Red taldearekin izandako etapa neo psikodelikoaz geroztik, country klasikoa, folka eta bluesa produzitzen aritu da Prophet. Andre Maria Zuria plazan egongo da amerikarra, The Mission Express taldearekin batera; Stephanie Finch emaztea ere taldekide du.