Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Azkena Rock Festival (2002-2022)

Azkena Rock Festival –edo zale leialenentzat ARF– rock n’ roll jaialdi garrantzitsuenetako bat da, huts egin ezinezko hitzordua musika-estilo hori aldaera guztietan maite dugunontzat. Bi hamarkada daramatza ARF jaialdiak rock n’ roll-aren historia idazten, ‘Burning since 2002’, lehenengo ediziotik rock izar handienak ekarrita.
Mendizabalako eta Andre Maria Zuriako agertokietatik igaro diren banda guztien izenak batuko bagenitu, jaialdiaren handitasuna argi eta garbi adieraziko lukeen irudia lortuko genuke, baita azken 50 urteotako rockaren historiaren beraren irudia ere. #azkenarockfestival