Nola heldu:

 Trenbide eta autobus geltokietatik



   

KOTXEZ

Gasteizera A-1 edo AP-1 errepidetik hel daiteke Madriletik edota Donostiatik bazatoz, eta A-68 errepidetik Bartzelonatik edota Bilbotik bazatoz. Autobide hauek zuzeneko irteera dute hirira.

Zure bidaiaren plangintza HEMEN egin ezazu!

Trafikoaren eta errepideen egoeraren informazioa ondorengo webgunean daukazu: Errepideen egoera. Telefonoz ere dei egin dezakezu: 011.


   

AUTOAK PARTEKATZEA

 
A través de Amovens¡Descárgate la app gratuita!
  HEGAZKINEZ

FORONDA

Gasteizko aireportua (VIT) hiritik 9 kilometrora dago. Doako aparkalekua dago baina ez dago zaintzarik, eta autobusentzako beste aparkaleku bat ere badago. Radio Taxiren telefono zenbakia: 945 27 35 00. Hegaldiei buruzko informazio zenbakia: 945 16 35 91 eta webgunea

LOIU (BILBAO)
Bilboko aireportura heltzen bazara, hiri autobusa har dezakezu (Bizkaibus enpresa); autobus geltokian utziko zaitu eta Gasteizen ordu bat eskasean egongo zara. Hegaldiei buruzko informazio zenbakia: 905 505 505 eta webgunea

   

AUTOBUSA

Gasteizera joateko:

Autobus guztiak Los Herrán kalera heltzen dira. Helbidea: Los Herrán kalea, 50. Telefono zenbakia: 945 25 84 00. Hauexek dira hirira datozen autobus enpresak:  Bilman Bus, Continental Auto, Eurobus, Alegría Hnos., Grupo Alsa-Enatcar, Grupo Arriaga, La Burundés SA, La Unión, Pesa, Socitransa, Vivaza.

Mendizabalara egunez joateko:

L2 (a eta b) lineak: Mendizorrotza geralekua

L8 linea: Lasarteko Atea geralekua

Mendizabalatik gauez itzultzeko:

G3 gautxoria: Castilla kalea, 80 geralekua

 

 TRENA

Trenez bidaiatzea gustoko baduzu, izugarri erosoa da garraiobide honekin Gasteizera bertaratzea. Euskadiko kapitalera hurbiltzen zarela, Arabako paisaiaz goza ezazu.

Ordutegiak, tarifak, ibilbideak… ikus itzazu. Halaber, tren geltokian ere galde dezakezu. Elbarrientzako gida ere badago, eta behera kargatzeko aukera.