Gasteiz rock 'n' roll musikaren hiriburu bihurtuko da ekainaren 17an eta 18an, Azkena Rock jaialdiaren eskutik. Baina hori baino gehiago da garrantzitsua jaialdizaleentzat: Europako Hiriburu Berdea izan zen 2012an eta Gastronomia Hiriburu Nazionala 2014an. Horra hor kontuan hartzeko datuak!

ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA 

Bisitaldiak Andre Maria Zuriaren plazatik hasi behar dira Gasteizen, hauxe baita askorentzat topagunea, beste guztien gainetik. Alde Zaharraren eta zabalgunearen artean, etxe zuriz inguratua dago eta 1813ko Gasteizko guduarenmonumentua ikus dezakegu berton, plazaren erdigunean. Jaialdiaren protagonistetako bat izanik, gure egitaraua arretaz aztertu eta bisitatzeaz  ez ahaztu.     

PINTXOZ-PINTXO ALDE ZAHARREAN

Almendra formadun Alde Zaharra Monumentu Multzo izendatu zuten orain dela hogei urte baino gehiago, eta bere bederatzi kaleetan Erdi Aroko ibilbidea osorik ikus daiteke oraindik.  San Frantzisko Aldapatik laster helduko gara Aiztogile kalera, hiriaren biderik garrantzitsuenetarikoa pintxo-potean ibiltzeko; gero, Pintore eta Zapatari kaleak. El Portalón jatetxea merezi du: ardo dastak, afari dramatizatuak eta euskal sukaldea, XV. mendeko posta etxe ohia izandakoaren egongela intimoan. Halaber, Senenen patata tortilla, Sagartoki tabernan. Hala ere, hamaika dira Gasteizen dauden aukerak eta, beraz, hobe duzu gidaren bat ikustea, esaterako, hemen eskaintzen dizuguna:http://www.abc.es/viajar/restaurantes/20140623/abci-ocho-pintxos-vascos-201406231652.html 

MUSEOAK

Aiztogile kaleko 54an Bibat daukagu. Gasteizko kultura ekipamendu honek Bendaña jauregi errenazentistan kokatutako Arabako Fournier Karta Museoa eta Patxi Mangado arkitektoak sortutako eraikin berrian dagoen Arabako Arkeologia Museoa biltzen ditu. Nahiz eta eraikin moderno hau hiriko erreferentzia ukaezina den, Gasteizko Museoetan nagusiena Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa da, Alde Zaharretik oso gertu.  Picasso, Dalí, Miró, Tàpies eta Chillida, zinema zikloak, kontzertuak edota poesia errezitalak; hau guztiaz goza dezakezu hemen. Egitaraua ikusteko hemen klikatu:


GASTEIZKO SANTA MARIA KATEDRALA EDO KATEDRAL ZAHARRA

UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatutako tenplu hau ikustean, Ken Follett idazlea txundituta geratu zen eta, ondorioz, "The Pillars of the Earth" eleberriaren jarraipen istorioa idazteko katedralaren zaharberritze lanetan oinarritu zen. Horrexegatik, hiriak egilearen eskultura bat jarri zuen katedralaren ondoan, esker onez.

Baina Ken Follett ez da idazle bakarra izan. Izan ere, Saramago, Paulo Coelho, Toti Martínez de Lezea eta beste egile askok ere lerroak eta lerroak idatzi dituzte “Katedral Zaharra” delakoari buruz, horrela esaten baitiote bertakoek. Gainera, interesgarria da ere "irekita eta obratan" izeneko programa eskaintzen baitie bisitariei. Arauzko kaskoa buruan, eraikinaren sekretu guztiak ezagut ditzakezu.

PARKEAK

Gasteizek Hiriburu Berdea izendapena lortu zuen 2012an eta ez da harritzekoa, izendapen horrek hiriaren esfortzuak saritu besterik ez baitu egin, ingurunearekiko eta iraunkortasunarekiko duen konpromisoarengatik. Eraztun berdeak badu honetan zerikusirik: hiria sei parkek inguratzen dute eta 700 hektarea baino gehiagotan zehar, basoak, aintzirak, belardiak, hezeguneak, ibilaldiak…  oinez egin daitezke, baina baita bizikletaz (hiriko gune desberdinetan alokatu ahal dira) eta globoz ere. Ez huts egin, baliteke Salburuan, handienean, oreinak ere ikustea!

DENDAZ-DENDA

Oinezkoentzako kale-egitura bikaina dago Gasteizen jaialdirako maleta prestatzerakoan zerbait ahaztu baduzu, bertan erosi nahi izatekotan, Posta, Dato, San Prudentzio, Foru, Independentzia eta Diputazio Kaleak baitituzu. Guztiok ezagutzen ditugun moda denda guztiak daude berton, baina artisautzaren bila bazabiltza, Alde Zaharra duzu zuretzat egokia, estilo bohemio eta desberdinarekin.