Julián Maeso eta Luke Winslow King egongo dira Andre Maria Zuriaren plazan
 

 

Toledoko Julián Maeso eta Ipar-Amerikako Luke Winslow-King izango dira Gasteizko erdigunera Azkena Rock Jaialdia hurbilduko dutenak, ekainaren 17an eta 18an, hurrenez hurren, Andre Maria Zuriaren Plazan, doan, 13:30etan.

Espainiako musikarietan prestigiotsuenetarikoa dugu Julián Maeso; izan ere, nor eta Greg Allman musikariarekin alderatu ohi dute.

New Orleanseko auzo frantseseko klubetan zaildua, Luke Winslow-King artistak Andre Maria Zuriaren Plaza erraz bihur lezake New Orleanseko Mardi Gras ospakizun xelebrea.