Araba rock 'n' rollerako prest dago eta, horretarako, Azkena Rock jaialdia ez da soilik Mendizabalan ospatuko, gure hiriburuko kaleetan ere, Gasteizen, musikaz gozatzeko aukera izango baitugu, ekainaren 17an eta 18an. Jaialdizaleak rockaz baino gehiagoz bizi direla esan ohi da eta, beraz, galtzeko eta berriro ekin baino lehen atsedenalditxo bat egiteko Araba osoa da lekurik onena.  

Horregatik, lehenengo Motor Show ARF ikuskizunak Lurralde Historikoan zehar ibilaldia proposatzen digu (Añanako Gatz Haraneraino) eta gainera bestelako ibilaldiak aurkezten dizkizuegu, interesgarriak oso, Araban zehar ere. Hurbil xamar daude guztiak, urrunena 45 minutura baitago autoz. 

Eskaintza zabala da gustuen arabera, baina atsedenalditxo bat egin nahi baduzue eta Arabaz gozatu, hona hemen hainbat iradokizun:


GORBEIA 

Gasteizetik bi urratsera, Euskadiko bihotz-bihotzean, bertan berdea eta garbitasuna dira nagusi: Gorbeia Helmuga Turistikoa, alegia.  

Natura bere osotasunean, paisaia, ondare eta etnografia ikusgarri ugari dituen ingurunean.

Gorbeiari buruzkok informaziozko estekak

www.cuadrillazuia.com

blog.alavaturismo.com

TXAKOLINAREN IBILBIDEA ETA ARTZENIAGAKO ALDE ZAHARRA

ARABAR ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA

Biak Arabako Erdi Aroko ibilbideen baitan

Artziniega eta Guardia herriek Lurralde Historikoaren mugan daude, bata iparraldetik eta bestea hegoaldetik, hurrenez hurren. Ehun kilometro inguru daude bata eta bestearen artean, baina historia eta kultura elkarrekin dute: oso ondo irauten duten alde zaharrak, dorre eta defentsarako harresiak eta mahastiak, kalitate ezin hobea duten ardoak egiteko.   

Bi herri hauek bisitatzeak Arabako beste herri eta hiribildu batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen du, harresidunak ere, ondare aberatsa izateagatik nabarmenak:  Buradon, Labraza, Antoñana eta Urizaharra. Ibilbide honen baitan Gasteiz ere badago, Arabako hiriburua eta gune kulturala, eta bere Erdi Aroko Almendra.

Autoz, hiru ibilbide proposatzen dizkizuegu mahastien eta harresien artean, patxadaz, herri hauek eta Erdi Aroarekin zerikusia duten beste hainbat leku interesgarri ikusteko, esaterako, Gatz Harana, Alaitzako eta Gazeoko mural gotikoak eta Trebiñuko eliza erromanikoak.

Ibilbide hauei buruzkuo informazio duen PDFrako dokumentorako esteka

Aialdeari buruzko informazio esteka:

Arabako Errioxari buruzko esteka interesgarriak:

ARABAKO LAUTADA

Mendien eta bidegurutzeen artean, Arabako lautadak ezin konta ahala lekutik etorritako jendea etortzen, igarotzen eta kokatzen ikusi du historian zehar. Antzina-antzinatik, euren aztarnak utzi dituzte, hortxe baititugu Sorginetxeko edota Egilazeko trikuharriak, eraikin megalitikoak eta Henaioko Kastroa.

Donejakue bideak ere Arabako lurraldea zeharkatzen zuen Erdi Aroan (San Adrianetik Ebro ibairaino) eta horregatik, arte erromanikoaren adierazleetan nabarmenetarikoak dauzkagu lautadan, esaterako, Estibalizko Andre Mariaren santutegia (Arabako zaindaria) edota Gazeo eta Alaitzako elizak (arte erromanikoko hirugarren garaikoak).

Halaber, eta Lurralde Historikoko beste leku batzuetan bezala, Erdi Aroko harresiak dauzkaten hiribilduak topatuko ditugu, erreinuen arteko liskarren markak eta nobleziaren arteko tirabirak islatzen dituztenak, hain zuzen, baita jauregiak eta bestelako eraikuntzak ere.

Gaur egun, gastronomiari dagokionez, Arabako Lautadan jatetxe-zerbitzu interesgarria dago, bertako produktuekin (Arabako indaba nabarra, esaterako) eta baita ere, Idiazabal gazta, eztia edota hestebeteak egiten dituzten artisau anitz. Haiengana joateko aukera dago, produktuak egiterakoan jarraitzen duten prozesua hurbiletik ikusteko.

Beraz, Arabako Lautada ezagutzeko une egokia izan daiteke, bertako natura eta Erdi Aroko herriak ere, eliza, santutegi eta ermita erromanikoak, jaki gozoak dastatu…

Arabako lautadako turismoari informazioko estekak:

cuadrillasalvatierra.org

  1. Ostatuak
  2. Jatetxea

ARABAN IBILI. ARABAKO MENDIAK

- Vasco-Navarro Bide Berdea Arabatik

XIX. mendeko hasieratik Vasco-Navarro trenbideak bere ibilbidea egiten zuen Deba Garaiatik hasita Nafarroaraino, Arabako hiriburua zeharkatuz. 1967an bere ibilera amaitutzat eman zuen eta ordutik hona bere trazatua ibiltarien eta txirrindularien gozamenerako berreskuratua izan da.

Leku berriak ezagutzea eta bizitzea atsegin dutenentzako aukera bikaina da bide hau, ibiliz, paisaiak ikusiz, natura, kultura, historia eta oroitzapenak aurkituz… Naturaz gozatzeko turismoaren ikuspuntutik, Arabako paisaiak liluragarriak dira, Gasteizko Mendiak, Iturrieta, Laminoriako Errege Harana,  Los Pocilones haizpitartea…

Kulturarekin zerikusia duten zirraren bila bazabiltzate, ikusiko duzue Maeztuko Gurutze Santuaren Idorokundearen Eliza, etxe-jauregiak eta herriko etxea, Santo Toribio Baseliza… antzinako trenbideen eraikinak, santutegiak, Erdi Aroko harresiak…

- Antzinako Vasco-Navarro Trenaren ibilbide berdearen interpretazio zentroa Antoñanan dago, Erdi Aroko kutsudun herri zoragarria (“Erdi Aroko Ibilbideak: mahastien eta harresien artean” ibilbidearen baitan).

Halaber, nabarmentzekoa da Izkiko parke naturala eta Izki Golf, bai eta Garaioko urtegia (eguzkitan jarri nahi izatekotan). Galtzeko leku txundigarriak, horiek guztiak.

Arabako mendiko turismoari buruzko informaziozko estekak :

AÑANA 

Gatz Haranean gatza sortzeko terraza-egitura topatuko dugu Añanan (Gasteizetik 20-30 minutu, autoz); Valderejoko Parke Naturalean natura bere osotasunean (Gasteizetik ordu bat baino pixka bat gehiago, autoz); Ebro ibaiaren haitzarte ikusgarria Sobronen; bost kontinenteetako espezieak XIII. mendeko eroritako monasterio baten inguruan;  Santa katalina lorategi botanikoa (Gasteizetik 10 minutu inguru, autoz); Iruña-Veleiako aztarnategi historikoa (Gasteizetik 15 minutu inguru, autoz); eta Araban oraindik babes erretena duen gotorleku bakarra: Varonatarren Etxe-Dorrea (Gasteizetik 40 minutu inguru, autoz).

Añako turismorari buruzko informaziozko estekak

ananaturismo.com

blog.alavaturismo.com